Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/09/01

'Nola kudeatzen dute gazteek nortasun digitala?' ikastaroaren bigarren edizioa. Izena emateko epea irailaren 1etik 15era

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon, 2014ko irailaren 22 eta 30ean eta urriaren 7an

Nola kudeatzen dute gazteek nortasun digitala?’ ikastaroaren bigarren edizioa irailaren 22 eta 30ean eta urriaren 7an gauzatuko da Bilbon, Gazteen Euskal Behatokiaren lokaletan.

Ikastaroaren helburu nagusia gazteek darabiltzaten gizarte-sareak zeintzuk diren aztertzea da, bai eta horietako zeinetan eta nola egon behar dugun ere. Era berean, intimitatearen eta pribatutasunaren kudeaketan egon diren aldaketa kulturalei buruz gogoeta egitea eta, hartara gazteen parte-hartze masiboa duten sare sozialek eskaintzen dituzten zerbitzu- eta pribatutasun-baldintzak balioestea ere izango du xede.

Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendari Lorena Fernández Álvarezek emango du ikastaroa.

 FORMULARIOA irailaren 1etik 15era

 Triptiko informatiboa (pdf, 387 kb), ikastaroa gaztelaniaz izango da.

 Non eta noiz:

  • Bilbo Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea.
  • Irailaren 22 eta 30ean eta urriaren 7an.
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

 Izena emateko epea irailaren 1etik 15era izango da.  Ikastaroan parte-hartzea doakoa da eta aurrez izena eman behar da.

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 1ean indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali.(Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

 gaztebehatokia@ej-gv.es

 94 4031645

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana