Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/06/13

Europa Helmuga gida 2014

Gazteen Euskal Behatokiak bere mugikortasun-gida eguneratu du

Gazteen Euskal Behatokiak Europa Helmuga gidaren hirugarren edizioa aurkezten du. Europan barrena ikasteko, lan egiteko edota bidaiatzeko irtenbideak eta informazio pratikoa eskaintzen ditu.

Europa Helmuga gida 2014 (pdf, 4 Mb) zure mugikortasun–plana prestatzeko baliabideen direktorio zabala da. Bertan mila estekatik gora daude, bidaiaren arrazoia edozein izanda, ibilbide pertsonalizatua diseinatzeko: atzerriko hizkuntzak ikasteko, praktikak egiteko, formakuntza egiteko, oposaketak egiteko, lana bilatzeko, beka bat eskatzeko, gazteen elkartrukean parte hartzeko edo turismo egiteko. Europar Batasuneko herrialderen batera bidaiatzea pentsatzen ari den edozein gaztek bere buruari egin diezazkiokeen galderetatik abiatuta, hainbat baliabide eskaintzen ditu gidak, bai eta, informazio gehiago eskuratze aldera, kanpoko esteka seguruak ere.

Hirugarren edizio honen berrikuntza nagusien artean Europako Batzordearen ERASMUS+ programari buruzko informazioa dugu. Programa hau aurten aurkeztu dute, 2020 arte indarrean egongo da eta hezkuntza, gazteria eta kirolarako europar programa da. Bere baitan honako programa hauek hartzen dituen ekimena da: Erasmus, Comenius, Leonardo da Vinci, Grundtvig, Gazteak ekinean, Erasmus Mundus, Alfa III, Tempus eta Edulink.

Gida hau, udal gazteria-zerbitzuetan eta Euskadiko Gazte Informazio Sarearen bulegoetan dihardutenek burutzen duten lana osatzera datorren tresna da.

Gida dagoeneko deskarga daiteke, Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean, pdf 4 mb nahiz (EPUB, 550 KB) formatuetan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

     

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana