Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/07/29

Eusko Jaurlaritzaren III. GAZTE PLANA 2014-2016: Proposamena

Zirriborroari ekarpenak egiteko epea 2014ko abuztuaren 4an amaitu da.

 Eusko Jaurlaritzaren III.Gazte-Plana 2014-2016
Argazkiaren egilea: Maialen Sagues Rojo
Lizentzia: CC BY-NC-ND 2.0

2012ko ekainaren 12an Gobernu Kontseiluak onartutako III. Gazte Plana 2020ren Marko Orokorra. Gazteriaren arloko Euskal Estrategia” (pdf, 1 Mb) izeneko dokumentuan epe ertainean gazte-arloan Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen jarduerak orientatzeko jarraibideak eta gidalerroak biltzen dira.

Dokumentu horretan jasotakoaren arabera “plan orokorraren esku-hartze lerrook eta jarraibideok garatzearren, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazio bakoitzak legegintzaldi bakoitzari dagokion eperako plana landuko du, bai eta ebaluatuko ere, araudiak hala ezarritako irizpideak gogoan”. 

Hortaz, eginkizun horiek garatzearren Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana 2014-2016 (pdf,1 Mb) dokumentuaren hasierako zirriborroa zabaltzen dugu. Agiri dinamiko da,  orokorrean herritarren ekarpenei eta bereziki euskal gazteenei irekia.

Euskadi 2020 III. Gazte Planaren Marko Orokorra jorratu bitartean erakundeekin, gizarte-eragileekin eta gazteekin aldez aurretik egiaztatutako diagnostikotik abiatuta,  Eusko Jaurlaritzako sailek legegintzaldi honetan gauzatu nahi dituzten ekintzak zehaztu dituzte dokumentu horretan, betiere haien jardun-eremu eta eskumenak kontuan hartuta.

Aurreko planetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren III. Plan honek ere oinarrizko ezaugarriei eutsi die: izaera integrala, zeharkakoa izatea, sailen artekoa eta gizartearen partaidetzari irekia.

Beraz, gaiaren gaineko iruzkin edo iritzia bidali nahi baduzu, helbide elektroniko honetara jo ahal duzu: GaztePlana@ej-gv.es

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana