Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera

Argitalpen-data: 2015/10/14

2016an Rion egingo diren Joko Olinpikoetara joateko txartela eskuratu nahi zenuke?

Gazte Olimpic Team - Rio 2015 2016an Rion egingo diren Olinpiadetako giroa gozatu, bizi eta kontatzeko prest bazaude aukera paregabea duzu honakoa. Gainera esperientzia guztia musu-truk irtengo zaizu!

Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi duzu eta Rioko Joko Olinpiko edo Paralinpikoetarako txartela eskuratu? 2015eko urriaren 15ean  hasi eta abenduaren 15a  bitartean abian izango den lehiaketan parte hartzea baino ez duzu!

Idaztea, argazkiak egitea eta bideoak grabatzea atsegin duzu? Komunikatzaile trebea zara? Aprobetxatu aukera eta parte hartu!

Zein da saria?


  • 4 bidaia  Rioko Joko Olinpikoetara joateko: Joan-etorriko hegazkin txartela Bilbotik, Rion egoitza, sarrerak kirol ekitaldietarako eta diru laguntza bidaiarako. Bidaiako laguntza asegurua barne. Bidaia abuztuan izango da eta 9 eguneko iraupena izango du. 
  • 4 bidaia Rioko Joko Paralinpikoetara joateko: Joan-etorriko hegazkin txartela Bilbotik, Rion egoitza, sarrerak kirol ekitaldietarako eta diru laguntza bidaiarako. Bidaiako laguntza asegurua barne. Bidaia irailean izango da eta 9 eguneko iraupena izango du.
  • 8 irabazleen artean 4 pertsonatako bi talde egingo dira zozketa bidez. Hala, talde bat Joko Olinpikoetara joango da eta beste taldea Joko Paralinpikoetara

Nork sustatzen du ekimen hau

Gazte Olimpic Team - Gazteaukera - Basque TeamGazteaukera atariak eta Basque Teamek elkarlanean sustaturiko egitasmoa da hau.

Gazteaukera, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako gazteentzako ataria da. Hainbat alorretako informazioa eta zerbitzuak aurki ditzaketzue gazteek bertan.

Basque Team, “Fundación Euskadi Kirola Fundazioa” ren marka komertziala da. Fundazio hori Eusko Jaurlaritzak eta EITB Euskal Irrati Telebistak sortu zuten, irabazi-asmorik gabe, eta Euskal Herriko goi mailako kirola sustatzea du helburu nagusi. 

Sarituen zereginak eta betebeharrak

Lehiaketan saridun suertatzen diren 8 gazteak Rioko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan gertatzen denaren berri emaileak izango dira, batez ere Basque Timeko kirolariei jarraipena eginez.

Beraien eginkizunen artean: Gazteaukerako blogean idaztea, argazkiak ateratzea, elkarrizketa txikiak egitea, bideoak grabatzea etb egongo dira.

Bestelako zereginak eta betebeharrak:

  • Postak idatzi beharko dituzte Gazteaukera blogean, Riora joan aurretik, Basque Teameko kirolarien inguruan. Horretarako erraztasunak emango zaizkie.
  • Medioak artatu beharko dituzte, elkarrizketak emanez eskatzen zaizkien medioetan: Irratian, telebistan, prentsan… 
  • Esklusibitatea: Aukeratuak suertatzen diren blogariek Gazte Olimpic Team ekimenarentzat baino ezingo dute informatu, eskatzen zaizkien formatuetan (Gazteaukerako bloga, Flickr, Youtube).
  • Partaide guztiek prestakuntza jasoko dute zeregin hauek egin ahal izateko, bidaiaren aurretik. Era berean, Basque Teameko kirolariekin harremanetan izango dira.
  • Aukeratutako 8 gazteek ekimen honetan burututako lanak Gazteaukeraren ondare izango dira, lanen autoretza beti ere errespetatuz.  

Nork parte hartu dezake: baldintzak

  • GazteBizHitza atarian harpidetza egitea
  • 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago izatea bidaia baino lehen.
  • Euskal Autonomi Erkidegoan erroldatuak egotea.
  • Lanak originalak izan behar dira.
  • Bakarka parte hartu behar da ekimenean (ezin da taldeka parte hartu)
  • Euskaraz eta gazteleraz maila ona izatea, bai idatziz bai ahoz. Ingelesaren ezagutza komunikatzeko (ez da titulurik eskatuko).
  • Aurkezturiko lan guztiak Gazteaukerako eta Basque Teameko kanal ezberdinetan publikatzeko aukera egongo da, lehiaketaren sustapena bideratzeko.

Zer egin behar dut parte hartzeko? Zer bidali behar dut?

GAIA: “Euskal selekzioak 10 domina eskuratu ditu Joko Olinpikoetatan”

Gaia hau oinarri harturik estilo askeko lan bat aurkeztu behar duzu: elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea….

3 aukera dituzu lanak egin eta guri bidaltzeko, aukeratu bat:

  1. Testu bat (euskaraz eta gaztelaniaz, bai, bi hizkuntzatan testu bera), Word edo PDF formatuetan. Idazlanaren generoak: elkarrizketa, narrazioa, kronika, erreportajea….
  2. Bideo bat, 2 eta 5 minutu artekoa avi, mov edo mp4 formatuetan (Youtubera igotzeko guk ondoren)
  3. Testua eta bideoa

Testuak euskaraz (orri bat edo bi) eta gaztelaniaz (orri bat edo bi) bidali behar dira (testu bera bi hizkuntzatan idatzita), aukeratutako bi pertsonek blogeko postak bi hizkuntzatan idatzi beharko baitituzte.

Bideoek ahal den neurrian (hizketaldirik balego) elebitan egon behar dute (ez da azpititulurik jarri behar). Musika erabiltzekotan kontutan izan lizentzia libreak edo Creative Commons lizentziadun kantuak erabili beharko direla, gero bideoak Interneten erakutsi ahal izateko. Musika biltegi honetan kantu libreak eskuragai daude.

Lanaz gain parte hartzeko fitxa bete eta bidali behar duzu.

Lanak nora eta nola bidali behar ditut?

Idazlanak bidaltzeko pausoak

Bideoak bidaltzeko pausoak

Epea

Lanak 2015eko urriaren 15etik abenduaren 15a arte jasoko ditugu, bi egunak barne.  

Epaimahaikideen erabakia

Epaimahaikideek aurrehautatuen zerrenda bat prestatuko dute eta beraietatik 8 izango dira azkenik irabazleak. Aurrehautatuei elkarrizketa bat egingo zaie.

Zalantzaren bat balego, informazio gehigarria eskatuko zaie hautagaiei. Lanen komunikatzeko gaitasuna, originaltasuna eta kalitatea kontuan hartuko dute epaimahaikideek.

Irabazleak:

2016ko urtarrilaren amaieran publikatuko dugu irabazleen zerrenda orri honetan eta Basque Team-eko Facebook, Twitter eta Gazteaukerako Facebook eta Twitterren.

Zalantzak argitzeko:

Zalantzarenbat baldin baduzu lehiaketaren inguruan bidali iezaguzu posta elektroniko bat honako helbidera: gazteaukera@gmail.com

Egin zaitez gure jarraitzaile Facebooken:

Ezagutu itzazu Gazte Olinpic Team lehiaketaren inguruko nobedade guztiak Basque Team eta Gazteaukerako Facebook orrietan “atsegin dut” botoiari emanez. 

 

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana