Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2016/11/24

210 profesionalek hartu dute parte Gazteen Euskal Behatokiak 2016an antolatutako ikastaroetan

Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10era, 8,5ekoa izan da

2016an, Gazteen Euskal Behatokiak 10 ikastaro antolatu ditu. Bertan, hainbat gai landu dira: Erasmus+ programa europear berria, adimen emozionala, drogen kontsumoari lotutako arriskuak, indarkeria sexistaren prebentzioa, partehartzea eta aniztasun sexuala.

Ikastaroen iraupena 10 eta 15 ordu artekoa izan da. Batzuk Bilbon garatu dira, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, beste batzuk, ostera, Donostian egin dira, CRAJ- Gazte Elkartegintzako Baliabideen Zentroan, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailaren elkarlanari esker.

Guztira, gazteriaren arloko 210 profesionalek hartu dute Gazteen Euskal Behatokiak eskainitako prestakuntzan. Jarraian partehartzaileen ezaugarriak azaltzen dira:

Ikastaroen balorazioa oso positiboa izan da, batez bestekoa 8,5 izan baita.

Gure 2017ko FORMAKUNTZA PLANA ezagutu nahi duk/ dun? Kontsultatu gure web orrian.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

   

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana