Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/01/09

'Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan' ikastaroa

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2017ko otsailaren 7an, 14an eta 21ean eta izena emateko epea urtarrilaren 9tik 20ra izango da

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

Ikastaroaren helburu orokorra da jakitea zer-nolako eragina duten nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko duten eran Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek, arriskuak gutxitzeko asmoz.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.
  • Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.
  • Sare sozialetan eta onlineko beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.
  • Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.
  • Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera.
  • Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa ere.
  • Pornografiak aurrenerabezaroan duen inpaktua ezagutzea.
  • Nerabeek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko klabeak ematea.

  FORMULARIOA urtarrilaren 9tik 20ra

 Triptiko informatiboa (pdf, 442 kb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbao: Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, Uriortu 11 behea, 2017ko otsailaren 7an, 14an eta 21ean 
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara 

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urtarrilaren 9an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: urtarrilaren 9tik 20ra
  • Ikasle kopurua:20
  • kasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana