Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2016/12/20

Gazteen Euskal Behatokiak gauzatu dituen ikerketak eta argitalpenak 2016an zehar



 

  • Gazteen adierazleak 2015 (pdf, 1 Mb): Gazteen Euskadiko Gazteen Panoramikaren seigarren aleak, Gazteen Adierazleak 2015, gazteen inguruko 111 adierazle biltzen ditu, lurralde-historiko bakoitzaren datuak aztertzen ditu eta datu-base interaktiboa ere eskeintzen du, grafikoak eta mapak egin ahal izateko.

 

  • Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2015: Gazteen Euskal Behatokiak “Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin” izeneko hirugarren txostena aurkeztu du. Gazteen Euskal Behatokiak koordinatu du txostena egilea, Joffre López Oller izanik, emantzipazioaren inguruko adierazletan aditua. 

 

 

  • Euskadiko gazteak eta sare sozialak: Sare sozialak oso ohikoak dira Euskadiko gazteen eguneroko bizitzan. Harremanetarako eta komunikaziorako beste modu bat dira; abantaila asko dituzte, baina baita arriskuak ere. Azterketa honetan, ahalegin bat egingo dugu jakiteko 15 urtetik 29ra bitarteko Euskadiko gazteek zenbat erabiltzen dituzten sare sozialak, zer duten gogokoen (adinaren eta sexuaren arabera), zenbatek baliatu dituzten sare sozial horiek hainbat gai salatzeko edo horien gainean eztabaidatzeko, eta, baita ere, jakiteko zenbatek nozitu duten gaitzespena edo jazarpena.   

 

  •  Gazteen argazkiak 19: “Gazteen Argazkiak” bildumaren hemeretzigarren aleak 2015eko Euskal Soziometroetan jasotako datuak osatzen ditu. Bildumaren helburua da gazteek hainbat gai soziali buruz dituzten iritzi eta jarrerak aztertzea eta 30 urte edo gehiagokoenekin alderatzea, baita adierazle nagusietan izandako bilakaera azaleratzea ere.  

  • Euskadin jaiotako gazteen migrazio-mugimenduen azterketa: Euskaditik atzerrira doazen gazte gehienak atzerrian jaioak dira eta beren jatorrizko herrialdeetara itzultzen dira. Txosten honen aztergaia Euskadin jaiotako 18 eta 34 urte bitarteko gazteen emigrazioa da eta bere helburua diagnosian oinarritutako itzultzeko neurriak diseinatzen laguntzea. Helburua hori bada ere, ez diogu garrantzia kentzen Euskadin gazte atzerritarrak izateari eta erakartzeari, beharrezkoak baitira gure biztanleriaren zahartzea arintzeko. 

 

  • Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen enpleguari buruzko analisia: Gazteen Euskal Behatokia burutzen ari den ‘Enplegu eta emantzipazioa 2015’ ikerketaren datuen aurrerapena. Ikerketa 2015eko azaroan Euskadiko gazteriaren lagin adierazgarri bati etxez etxe eginiko inkesta batean oinarritzen da. 16 eta 29 urte bitarteko gazteen heren batek baino gehixeagok diote lana dela bere okupazio nagusia. Gazte horien lan-baldintzak aipatzerakoan nabarmendu behar dira behin-behinekotasun altua, lanaldi partzialen hazkundea, mila euro inguruko soldatak, bai eta enplegu erdiak soilik daudela lotuta gazteek ikasitakoarekin. 

  • Europa Helmuga gida 2016: Europa Helmuga Gidak laguntza emango dizu bidaia prestatzeko, hizkuntzak ikasteko, lana bilatzeko beste herrialdeetan, beka bat eskatzeko, gazteen arteko trukeak egiteko, titulazio bat konbalidatzeko edo europar curriculuma prestatzeko. Gida hori egiteko, nazioarteko mugikortasunean aditua den pertsona baten laguntza izan du aurten ere Gazteen Euskal Behatokiak: Antonio Jesús Rodríguez Martínez jauna, zeinek 900 erreferentzia berri sartu baititu edizio honetan. Horiek kontatuta, web orriei loturiko 2.265 esteka osatu eta ordenatu ditugu gida honetan, aukera guztiak zure esku jartzeko asmoz.  

  • Aurrera Begira 2015. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak: Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da. Hirugarren edizio honetan ere, hamar adierazleren bidez, Euskadiko gazteek oraina nola antzematen duten jakitea eta, epe laburrean, beraien etorkizunerako aurreikuspenak zeintzuk diren ezagutzea da ikerketaren helburu nagusia. Adierazle horien artean daude, besteak beste: egungo egoeraren balorazioa, lana aurkitzea aurreikustea, derrigorrez emigratu beharra aurreikustea edo gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea.    

  • Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2014: Ikerketa honen bigarren edizioak eguneratzen ditu lehenengo txostenean aurkeztu genituen 10 adierazleak, etxebizitza librea eskuratzeak dakarren kostuari buruzkoak, hain zuzen ere, eta etxebizitza babestua eskuratzeko kostuari dagozkion 2 adierazle berri gehitzen ditu.

     

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana