Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2016/02/17

'Gazteria teknikariek drogei buruzko informazio espezifiko gutxi dutela onartzen dute'

Estibaliz Ansotegiri egindako elkarrizketa. Bera izango da 'Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? ikastaroa emango duena

Ikastaro hau, Bilbon, otsailaren 17an, 24an eta martxoaren 2an egingo da, eta Donostian martxoaren 1ean, 8an eta 15ean. Ikastaroa, Estibaliz Ansotegi Guruziagak emango du, Psikologian Lizentziatua eta Ortzadar, S.M. enpresak kudeatzen dituen adikzioak prebenitzeko programen koordinatzailea.

Ikerketa desberdinetan argitaratu dena aztertutakoan, askotan, gazteria teknikariak, hezitzaileak, ikastetxeetako orientatzaileak, ekintza prebentiboetan parte hartzeko prest daude, baina drogei buruzko informazio espezifiko gutxi dutela onartzen dute. Eta horren ondorioz, beraien esparruetan erabilgarriak diren lan prebentiboak martxan jartzeko arazoak dituzte.

Egoera honi aurre egin ahal izateko, zer landuko da ikastaro honetan?

Zerbitzu mota hauetatik askotan planteatzen dizkiguten zailtasunak kontutan izanda, ikastaroan zehar:

  • Profesional hauei, alkohola eta beste substantzien kontsumoarekin lotuta dauden arriskuei buruzko informazioa eta prestakuntza emango zaie.
  • Arrisku murrizketa bultzatzen dituzten estrategiak eskaini, baita arrisku egoerarekin hasi baino lehen, bitartean eta ondorengo zainketak emango dira.
  • Substantzien kontsumoaz prebenitzeko, beraien mezuak zein garrantzitsuak izan daitezkeen landuko da.

Substantziak kontsumitzen egon daitezkeen nerabeekin, ze tresna hezigarriak dira garrantzitsuak?

Gazteekin gai hau landu ahal izateko, substantziei buruzko oinarrizko informazioa izatea, kontsumitzeko hainbat modu ezagutzea, edo eraginak ezagutzeaz gain, hurbileko eta konfiantzazko pertsona bezala ikus gaitzatela funtsezkoa da. Harreman honetako funtsezko elementu batzuk hurrengo hauek dira: komunikazio on baten garrantzia, entzuten jakitea, nerabea ulertzen ahalegindu, bere jokaerak eta erantzunak ulertu, gaztearentzat eredu egokiak izan gugan islatu ahal izateko eta behaketan bitartez ikasi ahal izateko.

Ezin dezakegu ahaztu egiten dugun guztiaren bitartez, gazte hauei pentsatzeko, sentitzeko eta jokatzeko moduak bidaltzen dizkiegula, eta askotan gu horretaz konturatu gabe.

Gure lanetik, egoera hauei aurre egiteko trebetasun egokiak garatzen nola lagundu ahal diegu?

Nerabeekin lan egiteko funtsezko ideia batzuk hurrengo hauek izan daitezke:

  • Alkohola eta beste droga batzuen kontsumoen aurrean, babes faktoreak bultzatu, jarrera eta ohitura osasungarriak sustatuz, eta kontsumoak gutxitu eta erabilera problematikoak saihestu.
  • Arrisku kontsumoak eta droga kontsumoarekin lotutako arriskuak gutxitu. Erabileran eta kontsumo desegokien ondorio legalak ezagutu ditzatela; beste pertsona batzuekin harremanak izaterakoan edo gidatzearekin lotutako arriskuak ezagutu ditzatela... Honela, eta honela bakarrik, erabaki arduratsuak hartu ahal izango dituzte.
  • Droga kontsumoei eta beraien arriskuei buruzko egiazko informazioa eta eguneratua eman.

Jarrai gaitzazu sare-sozialetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana