Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2016/12/14

'Substantziarik gabeko adikzioak' ikastaroan izena emateko epea luzatu dugu abenduaren 20ra arte

Bilbon eta Donostian izango da 2017ko urtarrilean zehar

 

  • Izena emateko epea luzatu dugu abenduaren 20ra arte

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Substantziarik gabeko adikzioak' ikastaroa. Kurtsoa Estibaliz Ansotegi Guruziagak, Psikologiako lizentziaduna Ortzadarren osasun-eta adikzio-arloko prebentzioari buruzko programaren koordinatzaileak eta Izaskun López de Torre Bravok, Psikologiako lizentziaduna eta Ortzadarren osasun- eta kontsumo-arloko prebentzioari buruzko programaren koordinatzaileak, emango dute.   

Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2017ko urtarrilaren 17an, 24an eta 31n. FORMULARIOA 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 20ra arte
  • Donostia, CRAJ. Anoeta, 28. 2017ko urtarrilaren 19an eta 26an eta otsailaren 2an. FORMULARIOA 2016ko azaroaren 28tik abenduaren 20ra arte
  • Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

 Helburuak

  • Gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea ausazko jokoekin (batez ere kirol-apustuekin eta on-line jokoekin) eta sare sozialekin lotutako arriskuei buruz.
  • Joko horiek eta sare sozialek izan ditzaketen arriskuei buruzko informazio objektiboa ematea.
  • Norberaren burua zaintzeko jokabideak sustatzeko estrategiak ematea.
  • Parte-hartzaileak sentikortzea mezu prebentiboak sustatzeko betetzen duten eginkizunaren garrantziaz.

 Triptiko informatiboa (pdf, 630 kb). Ikastaroa EUSKARAZ izango da. 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 28an indarrean jarriko dugun formularioak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: azaroaren 28tik abenduaren 20ra arte
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana