Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/01/23

2016ko urtea 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasaren beherapenarekin bukatzen da

2016ko laugarren hiruhilekoan gazteen langabezia-tasa % 22,1koa izan da

Aurreko urteko hiruhileko berdinarekin alderatuz hiru eta erdi puntuko beherapena dago 

Biztanleriaren Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestaren (BJA) 2016ko laugarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu berri direla-eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAEko) gazteen langabeziaren egoera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak.

Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du inkesta hau eta 16 eta 29 urte bitarteko biztanleriaren datuak helarazi dizkio Gazteen Euskal Behatokiari.

  • Zer adierazten du langabezia-tasak?

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen (lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen) ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

  • Zein da gazteen langabezia-tasa 2016ko laugarren hiruhilekoan?

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 22,1 da 2016ko laugarren hiruhilekoan, biztanleria osoarenarekin konparatuta ia bikoitza (% 12,5).

  • Badago alderik sexu edo lurralde historikoaren arabera?

Emakume gazteen langabezia-tasa (% 22,5) gizonena (% 21,8) baino handixegoa da.

Lurralde historikoei dagokienez, ikus dezakegu Araban gazteen langabezia-tasa beste lurraldeetan baino baxuagoa dela (% 15,4, hain zuzen ere), Bizkaia atzetik doa (% 22,0) eta azkenik, Gipuzkoa (% 25,3).

  • Zein izan da bilakaera?

2016ko hirugarren hiruhilekoarekin alderatuz langabezia tasa 1,5 puntu jaitsi da eta 2015eko hiruhileko berdinari erreparatzen badiogu portzentajezko 3,5 puntuko jaitsiera eman da, % 25,6tik oraingo % 22,1era pasatuz.

Datu hauek Gazteen Euskal Bahatokiaren Estatistiketan ere kontsulta daitezke, Lana ataleko Jarduera, Okupazioa eta Langabezia azpiatalean.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana