Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/10/06

Artikulu nabarmenak: gazte politikak, telebistan emandako zenbait sailetan agertzen den indarkeria, harreman erromantikoak

RES. Revista de Educación SocialSOLER MASO, Pere eta Anna PLADOS LLADÓ. Una propuesta de evaluación de las políticas públicas de juventud. El SIAPjoven: Sistema de indicadores para la evaluación de políticas municipales de juventud. Gizarte-Heziketarako ikuspuntu berriak, esperientzei eta etorkizuneko erronkei buruzko Gizarte-Heziketaren VI. Biltzarrean. “Políticas públicas en la Educación Social como derecho y construcción de la ciudadanía” laugarren ardatz tematikoaren barruan defendatutako komunikazioa. RES. Revista de Educación Social. Barcelona: Asociación Estatal de Educación Social, enero 2014 (18). ISSN 1698-9007 (artikulua gazteleraz)

Gazte politiken helburuetariko bat da erabateko herritartasuna baliatzeko prozesuak egon daitezen bermatzea, eta prozesu horiek kalitatezkoak izan daitezen. Hori lortzeko, gazteei emantzipatzen lagundu behar zaie, hau da, etxebizitza eta lan duina eskuratzen. Baina, aldi berean, kalitatezko heziketa eta kultura jaso behar dituzte, eta ez dute inolako bazterkeria sozialik nozitu behar. Horrenbestez, edozein gazte-politika ebaluatzeko, egindako ekintzen eraginkortasuna aintzat hartzeko elementuak jaso beharko dira, erabateko herritartasuna errazteko ikuspuntu integral batetik betiere.

Ekarpen honetan, ebaluazio-proposamen bat aurkezten dugu, ikuspuntu horretatik. SIAPjove tresna bat da, hain zuzen ere, udalek beren burua ebaluatu eta aztertu dezaten gazte politikei dagokienez egin duten ekintzei dagokienez. Guztira, adituek ontzat emandako 32 antolamendu-helburu aurkezten dira, 12 eremutakoak, 10 adierazle gakoen entsegua, eta zenbait udalen kasuaren ikerketa. Azken proposamena web-atari batean jasotzen da; hemen: http://siapjove.udg.edu/.

I Congreso  Internacional de la Red Iberoamericana de Narrativas audiovisualesGÓNZALEZ FERNÁNDEZ, Sara. La representación de la violencia en las series juveniles españolas. En: GUARINOS, Virginia y Maria Jesús RUIZ, eds. Narrativas audiovisuales: convergencia mediática, transnacionalización e intercambio cultural. I Congreso Internacional de la Red Iberoamericana de Narrativas audiovisuales (red INAV). III Encuentro Iberoamericano de Narrativas audiovisuales [linean = en línea]. Sevilla: Universidad de Sevilla, Secretariado de Recursos Audiovisuales y Nuevas Tecnologías, 2012 (artikulua gazteleraz)

Telebistan emandako zenbait sailetan agertzen den indarkeria nola adierazten den aztertzen da (El Barco, Sin tetas no hay paraíso, Águila Roja, El internado eta Hispania, la leyenda). Indarkeria ikertzeko Reina Sofía zentroak (jada desagertua) eta zenbait ikertzailek, hala nola Edward Donnerstein psikologoak, printzipio batzuk identifikatu dituzte, zeinen arabera indarkeriaren adierazpenak eragin txarra baitu teleikusleengan, eta, hain zuzen ere, sail horietan indarkeria adierazten den modua aipatu printzipioekin bat datorren ala ez aztertzen da. Edukiaren azterketak eta egitura narratiboarenak (istorioa eta adierazpen emozionala) aditzera ematen dute sail guztiek erakusten dituztela printzipio horiek neurri handiagoan edo txikiagoan: erasotzailea zenbat eta erakargarriagoa izan, orduan eta gehiago imitatzen da indarkeria; biktima atsegin eta erakargarriek gehiago hunkitzen dute; arma arruntak agertzeak gehiago beldurrarazten du; indarkeria errealista arriskutsuagoa da irreala eta fikziozkoa baino; indarkeria saritzeak edo ez zigortzeak bortxazko jokaerak ikasten laguntzen du; eta abar. Ikuspuntu kuantitatibotik, Hispania sailean besteetan baino indarkeria-eszena gehiago dago. Ikuspuntu kualitatibotik, Sin tetas no hay paraíso da bortxazko jokabideak ikasten gehien laguntzen duen saila.

REOPSÁNCHEZ PORRO FRIAS, David Guillermo y Eva GONZÁLEZ ORTEGA. Los programas de mediación escolar como herramientas para la promoción de unas relaciones de pareja saludables en la adolescencia. REOP, 28(1), 72-85. ISSN 1989-7448 (artikulua gazteleraz)

Harreman erromantikoek eragina dute nerabeen garapen sozio-afektiboan eta helduaren bizitzan. Intimitate-beharra betetzeak gatazkak konpontzeko trebetasunak, komunikazio-trebetasunak eta adimen emozionaleko trebetasunak behar ditu. Trebetasun horiek, bestalde, oinarrizkoak dira eskola-bitartekotzaren ikaskuntzan. Horregatik proposatzen da ikaskuntza hori baliatzea harreman erromantikoak hobetzeko, eta proposamen horren funtsezko helburua nerabezaroan harreman osasungarriak sortzea da, eta bigarren mailako helburua, berriz, ikastetxearen baliabideak optimizatzea. Prestakuntzan dihardutenak kanpoko pertsonak izan daitezke, baina ikastetxeko kide batek zuzendu behar du programa. Parte-hartzea borondatezkoa da, eta irekita dago ikasleentzat eta irakasleentzat. Ikasteko metodologiak parte-hartzailea eta aktiboa izan behar du, eta bitartekotzak eta harreman afektiboak aldi berean lant daitezke, edo, bestela, azken horiek bitartekotzaren ondoren. Edukiek, besteak beste, honako hauek bildu behar dituzte: entzuketa aktiboa, asertibitatea, enpatia, emozioak (identifikazioa, adierazpena eta erregulazioa), eta gatazkak (erreakzioak, identifikazioa eta abar). Ezarpenak ikastetxearen errealitatea, bitartekotza-programa eta ikasleek sexualitateari buruz dauzkaten jarrerak kontuan hartzen ditu. Proposamena ikastetxeko organoek sortu eta onartu behar dute. Proposamena zabaldu egin behar da, ikasleak, irakasleak eta gainerako langileak sentsibilizatzeko. Azkenik, prestakuntzari, besteak beste, eztabaida-taldeen bidez, kasuak aztertuz edo eztabaida gidatuak erabiliz hel dakioke.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana