Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak gauzatu dituen ikerketak eta argitalpenak 2017an zehar

Argitalpen-data: 

 

Gazteak eta Enplegua Euskadin 2015Laugarrenez egin da azterlan hau, eta bertan azaltzen dira zer zailtasun dituzten soldatapeko gazteek etxebizitza bat eskuratzeko.

Zailtasun horien berri emateko, etxebizitza eskuratzeak dakarren kostua erabiltzen da adierazle nagusi gisa. Kontzeptu horrek zera adierazten du: gazte soldatadun batek bere soldataren zer ehuneko erabili beharko lukeen etxebizitza ordaintzeko bera bakarrik emantzipatuz gero.

 

'Gazteak eta Enplegua Euskadin 2015' azterlana ia 2000 gaztek erantzun duten etxez etxeko inkesta batean oinarritzen da.

Gazteak eta Enplegua Euskadin 2015Inkestak honako hauek aztertzen ditu: gazteen lan arloko esperientzia, lana eskuratzeko aukera, enpleguaren ezaugarriak kontratuaren eta lanaldiaren motari dagokienez, soldata, norbere konturako lanaren eta besteren konturako lanaren ehunekoa, sektorea, publikoa edo pribatua, eta horrez gain, langabezian daudenen egoera eta enplegua aurkitzeko dituzten aurreikuspenak.

Datuek adierazten dutenez, hautsi egin da 16 eta 29 urte bitarteko pertsonen langabeziaren goranzko joera, eta enpleguari buruzko aurreikuspenak hobetu dira. Hala ere, lanean ari diren gazteen ehunekoak gora egin duen arren, aldi baterako lanaren kopuruak oraindik ere handiak dira, lanaldi partzialek gora egin dute, batez ere emakumeen artean, eta mila euro inguruko soldatez mintzatzen jarraitzen dugu.

'Aurrera Begira 2016. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak'  Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea.

Aurrera Begira 2016. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleakIkerketa gazteei beraiei telefonoz egindako inkesta batean oinarritzen da. Laugarren edizio honetako landa lana 2016ko azaroan burutu zen, 15 eta 29 urte bitarteko 1512 gaztek erantzun zuten inkesta medio.

Emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira:

  1. Egungo egoeraren balorazio indizea
  2. Norberaren poztasun indizea
  3. Bizitzaren alderdien balantzea
  4. Lana galtzeko edo baldintzak okertzeko arriskua
  5. Lana aurkitzea aurreikustea
  6. Prestakuntzari lotutako lana izatea aurreikustea
  7. Derrigorrez emigratu beharra aurreikustea
  8. Emantzipazioa zapuztuko dela aurreikustea
  9. Gazteen gaitasunekiko konfiantza indizea
  10. Etorkizunarekiko konfiantza indizea 

 

Gazte-Planaren eraginaren ebaluazioaEusko Jaurlaritzaren III. Gazte-planaren iraunaldia (2014-2016) amaitu ondoren, Gazteen Euskal Behatokiak 'Gazte-Planaren eraginaren ebaluazioa'  egin du. Bertan planaren hasieran ezarritako xedeak edo helburuak lortu diren aztertzen da. Horretarako 29 oinarrizko adierazleen jarraipena egin da eta gazteek beraiek emandako iritziak eta balorazioak ere kontuan hartu dira.

 

 

Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017“Euskadiko Gazte-Plana 2020” burutzen laguntzeko, Gazteen Euskal Behatokiak  'Euskadiko gazteen egoeraren diagnostikoa 2017'  egin du. Bertan gaur egun gure gazteek bizi diren errealitatea adierazten da zortzi ataletan: demografia, hexzkuntza, enplegua, etxebizitza, osasuna, gizarte ekintza, aisialdi eta kultura eta kontsumoa eta mugikortasun jasangarria.

  

Europa Helmuga Gida 2017Europatik bidaiatzeko, Europan hizkuntzak ikasteko, boluntario gisa eskarmentua izateko edota oporretan lan egiteko asmoa baduzu, hemen dituzu zure bilaketa erraztuko duten web orrien eta online dauden baliabideen 2500 esteka baino gehiago

Lan egiteko, ikasketak egiteko, hizkuntzak ikasteko edota oporrak igarotzeko Europar Batasuneko herrialderen batera joatea pentsatzen ari bazara, kontsulta ezazu Gazteen Euskal Behatokiaren 'Europa Helmuga Gida 2017'Eta oraindik ez baduzu argi baina hizkuntzak hobetu nahi badituzu hainbat baliabide aurkituko dituzu ehun hizkuntza baino gehiago online doan praktikatzeko, 200 herrialderen hiztunekin txateatzen eta zure ahozkera praktikatzen. 

Seigarren edizio honetan, 424 erreferentzia berri sartu dira. Horiek kontatuta, web orriei loturiko 2674 esteka osatu eta ordenatu ditugu gida honetan, aukera guztiak zure esku jartzeko asmoz. 

 

Gazteen argazkiak izeneko bildumaren txosten berri honek, 'Gazteen argazkiak 20', Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2016an egindako Euskal Soziometroak ikerketetatik datoz. Ikerketak hainbat gai sozial eta politikoei buruz gazteek dituzten iritziak eta jarrerak biltzen ditu, eta gainera 30 urtetik gorako biztanleriak dituenekin konparatzen ditu.

Gazteen argazkiak 20Dokumentua ondoko gai-arloetan egituraturik dago:

  1.  Egoeraren balorazioa
  2.  Erakundeen gestioa eta irudia
  3.  Jarrera politikoak
  4.  Balio psikosozialak
  5.  Europarekiko jarrerak
  6.  Euskadi etorkizunaren aurrean
  7.  Familia

 

Gazteen emantzipazioa Euskadin'Gazteen emantzipazioa Euskadin' liburuarekin Gazteen Euskal Behatokiak aztertzen du zelako baldintzetan emantzipatzen diren gazteak eta zein zailtasunei egin behar diete aurre.

Azterketaren oinarria 16-29 urteko gazteek gai horren inguruko inkesta espezifiko bati emandako erantzunak dira. Galdera berdinak egin zaizkie 30-34 urteko taldekoei, aztertzeko nola aldatzen den, edo ez, pertsona gazteen bizitegi-egoera adinean aurrera egin ahala. Guztira, Euskadin bizi diren 16-34 urteko ia 2.000 pertsona gaztek hartu dute parte, borondate onez.

Azken urteetako ildo beretik jarraituz ikerketak azaltzen du 16-29 urteko gazte gehienak gurasoekin bizi direla eta gazteen erdiak emantzipatzen direla bakarrik 28 urte izan eta gero. Alokairuaren gorakada da aldaketa nabarmenena bere kabuz bizi diren gazteen artean eta  gurasoekin bizi diren gazteen artean etorkizunerako aukera baita.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana