Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/05/31

Hiru gaztetik bik Euskadi independente izatea nahiko lukete

Baina bakarrik gazteen herenak uste du hori posible izango dela etorkizunean

GEBren logoaEuskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 65,2k esan dute independentzia nahi dutela. Izan ere, % 39,1ek diote asko gustatuko litzaiekeela Euskadi independente izatea eta beste % 26,1ek adierazi dute nahiko edo dezente gustatuko litzaiekeela independentzia lortzea.

Euskadi independente izateko nahia handitu egin da urtebeteko epean, 2015eko azaroan gazteen % 59,5ek nahi zuten independentzia eta 2016ko azaroan % 65,2k.

Baina, bestalde, bakarrik gazteen herenak uste du (seguru aski edo agian) etorkizunean Euskadi independente izango dela (% 33,9k). Portzentaje hori ia ez da aldatu 2015etik; orduan gazteen % 33,4k uste baitzuten noizbait independentzia lortuko dela.

Independentziarekiko nahiaren eta Euskadi independiente izango dela ustearen bilakaera

Bi galdera horiek konbinatuz gero, independentziarekiko sailkapena egin dezakegu:

  • Gazteen % 31,2k nahi dute independentzia eta uste dute lortuko dela etorkizunean.
  • % 32,6k nahi dute independentzia baina ez dute uste lortuko denik.
  • Beste % 23,0k ez dute independentzia nahi eta ez dute uste gertatuko denik.
  • Eta % 1,8k ez dute Euskadi independente izatea nahi baina uste dute etorkizunean izango dela.

Gainerako % 11,4k ez dute beren iritzia adierazi independentziari dagokionean.

2015eko datuekin konparatuz gero, ikus dezakegu alderik handiena ondoko taldean gertatu dela: Euskadi independente izatea nahi baina hori gertatuko denik uste ez dutenen artean; horiek gazte guztien % 26,2 izatetik % 32,6 izatera pasatu baitira.

Aztertutako datuak Gazteen Euskal Behatokiak eginiko bi inkestetatik datoz. Inkesta horiek 2015eko azaroan eta 2016ko azaroan gauzatu ziren eta bakoitzean Euskadiko 1512 gazte elkarrizketatu ziren. Gazte horiek 15 eta 29 urte bitartekoak ziren eta egungo gaiei buruz galdetu zitzaien.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana