Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/02/07

'Indarkeria matxistaren prebentzioa'. Beldur Barik programa tailerretan izena emateko epea zabalik

Beldur Barik programa. Tailerraren foiletoaren portada

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu ditu 'Indarkeria matxistaren prebentzioa. Beldur Barik programa' tailerraren hiru edizio; lehenengo biak Bilbon izango dira eta hirugarrena Donostian. Beldur Barik programaren Aholkularitza Teknikoko partaideak eta berdintasun, hezkidetza eta indarkeria matxistaren prebentzioan adituak diren Alixe Rodriguezek eta Idoia Legarretak emango dituzte tailerrak. 

Informazio gehiago (pdf, 303 kb)

NOIZ eta NON:

  • 2017ko lehenengo edizioa

Noiz: Bilbon, 2017ko martxoaren 7an eta 14an

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: euskeraz

FORMULARIOA: otsailaren 7tik 21era 

  • 2017ko bigarren edizioa

Noiz: Bilbon, 2017ko martxoaren 8an eta 15ean

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea

Hizkuntza: gaztelaniaz

FORMULARIOA: otsailaren 7tik 21era  

  • 2017ko hirugarren edizioa

Noiz: Donostian, 2017ko martxoaren 21ean eta 28an

Non: Donostian.CRAJ. Anoeta, 28

Hizkuntza: euskeraz

FORMULARIOA: otsailaren 7tik 21era 

 ORDUTEGIA: 09:30etatik 13:30etara

 Hauexek dira tailerraren helburuetako batzuk:

  • Indarkeria matxistaren testuinguratzea.

  • Gazteen eguneroko indarkeria matxistaren adierazpenen identifikazioa.

  • Beldur Barik programa eta gordetzen dituen tresnak ezagutzea. Gazteen artean norbanakoen eta kolektiboaren botere-ahalmen prozesuak sortzea, indarkeria matxistari aurre egiteko.

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Tailerrean parte hartzeko otsailaren 7an indarrean jarriko dugun formularioa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: otsailaren 7tik 21era
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

Behatokiaren logoa esukaraz

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana