Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/06/02

Ingurumenaren zaintzari lotutako jokabideek bilakaera positiboa izan dute Euskadiko gazteen artean

Ekainak 5a, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

GEBren logoaEkainaren 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak ingurumenaren zaintzarekin lotutako jokabideei buruzko datu batzuk plazaratzen ditu, Euskadiko gazteek zenbateraino betetzen dituzten jokabide horiek, hain zuzen ere.

Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazte gehienek diote sarritan jarraitzen dituztela ingurumena zaintzeko ondoko jokabideak: % 64k etxeko zaborrak hondakin motaren arabera banatzen dituzte, % 61 uraren kontsumoa murrizten saiatzen dira, % 59k garraio publiko kolektiboa erabiltzen dute edota beste batzuekin batera joaten dira kotxez, eta % 54k erosketak egiterakoan beren poltsa edo orga eramaten dute. Aitzitik, laurden bat bakarrik (% 23) saiatzen da gutxi enpaketatutako produktuak erosten.

15 eta 29 urte bitarteko  Euskadiko gazteek  ingurumen-jasangarritasunari lotutako  jokabideak zenbatero jarraitzen dituzten

2012tik 2016rako bilakaera aztertuz gero, ikus dezakegu berdin mantentzen dela etxeko zaborrak banatzen dituzten gazteen portzentajea (% 64, bai 2012an bai eta 2016an ere), pixka bat handitu dela garraio publiko kolektiboa edo kotxe partekatua erabiltzen dutenena (% 57tik % 59ra) eta dezente handitu dela sarritan uraren kontsumoa murrizten saiatzen direnena (% 54tik % 61era), bai eta erosketak egiterakoan beren orga edo poltsa eramaten dutenena ere (% 42tik % 54ra). Nahiz eta gutxi izaten jarraitu, pixka bat gehitu dira gutxi enpaketatutako produktuak erosten saiatzen direnak (% 19tik % 23ra).

Ingurumenaren zaintzari lotutako ondoko jokabide bakoitza sarritan betetzen duten gazteak.  2012-2016 arteko bilakaera

Oro har, neskek mutilek baino neurri handiagoan jarraitzen dituzte ingurumen-iraunkortasuneko jokabide hauek. Alde nabarmenenak ondoko portaeretan hautematen dira: garraio publikoaren erabileran eta kotxea partekatzean, eta, batez ere, erosketetara norberaren orga edo poltsa eramatean (hala ere, azken alde horren atzean sexuen arteko etxeko lanen banaketa desorekatuaren eragina aurki dezakegu, emakumeek gizonek baino sarriago egiten baitituzte erosketak).

Ingurumenaren zaintzari lotutako ondoko jokabide bakoitza sarritan betetzen duten gazteak, sexuaren arabera

Bestalde, adinean gora egin ahala gehiago dira jasangarritasunari lotutako jokabideak betetzen dituztenak, garraio publikoa edo partekatutako kotxea erabiltzea izan ezik, azken honek kontrako joerak jarraitzen baitu, hau da, zenbat eta nagusiagoa izan orduan eta gutxiago erabiltzen da garraio publikoa eta partekatzen da kotxea.

Ingurumenaren zaintzari lotutako ondoko jokabide bakoitza sarritan betetzen duten gazteak, adin taldeen arabera

2016ko datuak “Euskadiko gazteak 2016” ikerketaren aurrerapen datuak dira. Ikerketa hori Gazteen Euskal Behatokiak lau urtean behin burutzen duen Euskadiko gazteak bildumaren barruan dago. Bertan 30 urtetik beherako gazteen iritziak eta jarrerak aztertzen dira, horretarako egindako inkesta baten emaitzak oinarri hartuta. 2012ko datuak bilduma horretako Euskadiko gazteak 2012 argitalpenetik datoz. 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana