Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/06/12

Plaza hutsak Euskadiko Auzolandegiak

Plaza hutsak Euskadiko AuzolandegiakPlaza hutsak daude Euskadiko auzolandegietan. Eskaera egiteko 945.01.95.36 eta 945.01.95.01 telefonoetara dei daiteke.

Informazio guztia http://www.gazteaukera.euskadi.eus/gazteria-auzolandegiak/r58-34120/eu/

Zer dira Auzolandegiak?

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira bi astez, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizitzeko eta gazteak hartzen dituen komunitatearentzat onuragarria den proiektu batean —eta konbinatutako jarduera osagarrietan— parte hartzeko asmotan. Proiektua burutzea balio jakin batzuk —elkarbizitza, tolerantzia, elkartasuna, parte hartzea, kultura aniztasunean hezitzea, etab.— sustatzeko bide bat da.

Plazak non:

Araban plaza hutsak daude Agurainen, Pedroko hezegunea berreskuratzeko, uztailaren 17tik 31era. Arraia-Maeztun, San Ildefonso asfaltoen fabrikaren indusketa arkeologikoan parte hartzeko aukera izango dute, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Bilarren, Arabako Errioxan, galtzada bat berreskuratuko da uztailaren 17tik 31ra.

Bizkaian plaza hutsak daude Galdamesen, San Gines bidea egokitzeko, uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Lekeition, parte har daiteke hirugarren adinekoentzako animazioan Uribarren Abaroa egoitzan, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra. Lemoan, memoria historikoari buruzko nazioarteko auzolandegia gauzatuko da: Gerra zibila Lemoatxen, uztailaren 17tik 31ra eta uztailaren 31tik abuztuaren 14ra.

Gipuzkoan aukera dago Bergarako auzolandegian parte hartzeko, belaunaldi trukaketan Mizpirualde egoitzan, uztailaren 3tik 17ra. Azkenik, Tolosan, Uzturreko bainuak berreskuratuko dira, uztailaren 3tik 17ra eta 17tik 31ra.

2016ko argazkiak

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana