Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/10/16

'Arkeologia identitarioak: transexualitatea eta bestelako aniztasun sexualak' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Ikastaroa euskaraz izango da Donostian 2017ko azaroaren 14an, 21ean eta 28an eta izena emateko epea urriaren 16tik 27ra izango da

IKASTAROA: Arkeologia identitarioak: transexualitatea eta bestelako aniztasun sexualak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Arkeologia identitarioak: transexualitatea eta bestelako aniztasun sexualak’ ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek.

Ikastaroaren helburu orokorra da aniztasun sexualaren balioa gazteen artean sustatzea; horretarako sexu-identitate eta desio-orientabidearen bizipen eta esperientzia desberdinak zaintzeak daukan garrantzia azpimarratuz.

Best helburu batzuk hauexek dira:

  • Identitate Sexuala sexudun gizaki bakoitzak emakume edo gizon sentitzeko duen modua dela ulertu, maskulinitate eta feminitatearen inguruko gizarte estereotipo zurrunak zalantzan jarriz.
  • Aniztasun sexuala lantzeak daukan garrantziaren inguruko hausnarketa egitea, espresio era ezberdinen bizipen aberasgarria lortzeko.
  • Desio erotiko ezberdinak positiboki baloratzea, baita familia eredu ezberdinak ere.
  • Ikasle transexuala, homosexuala eta abarren behar espezifikoak identifikatzen ikastea, eraso egoerak aurreikusteko eta hauei erantzuteko.
  • Neska eta mutil transexual, homosexual eta abarrentzako eredu inklusiboa sustatzeko gako metodologikoak, jarduera ereduak, baliabideak eta materialak eskaini.

FORMULARIOA

 Triptiko informatiboa (pdf, 2 Mb). Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Donostia, CRAJen egoitza. Anoeta, 28, 2017ko azaroaren 14an, 21ean eta 28
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara 
  • Izena emateko epea: urriaren 16tik 27ra

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da.

  • Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urriaren 16an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: urriaren 16tik 27ra
  • Ikasle kopurua:20

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana