Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2017/07/20

Txosten berria: Gazteen argazkiak 20

Gazteen argazkiak izeneko bildumaren txosten berri honek hainbat gai sozial eta politikoei buruz gazteek dituzten iritziak eta jarrerak biltzen ditu, eta gainera 30 urtetik gorako biztanleriak dituenekin konparatzen ditu.

Txostena Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutu du Gazteen Euskal Behatokiarentzat. Aurkeztutako datuak Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2016an egindako Euskal Soziometroak ikerketetatik datoz.

Dokumentua ondoko gai-arloetan egituraturik dago:

  •  Egoeraren balorazioa
  •  Erakundeen gestioa eta irudia
  •  Jarrera politikoak
  •  Balio psikosozialak
  •  Europarekiko jarrerak
  •  Euskadi etorkizunaren aurrean
  •  Familia

Txostenean kaleratutako datuen artean, azpimarragarria da nola baloratzen dituzten gazteek datozen bost urteotan lana aurkitzeko, lanbidea aukeratzeko edo etxebizitza eskuratzeko izango dituzten aukerak.

Kasu guztietan gazte baikor baino ezkor gehiago aurkitzen ditugu. Baina are deigarriagoa da 30 urtetik gorako biztanleria gazteria baino pesimistago agertu dela gazteek etorkizunean izango dituzten lan edo emantzipazio aukerei buruz galdetu zaienean.

Gazteek datozen bost urteetan lana lortzeko, lanbidea aukeratzeko eta etxebizitza eskuratzeko izango dituzten aukerei buruzko balorazioa.  

Dena den, esan behar da ere orain gazteak duela hogei urte (hau da, 1996an) baino baikorrago azaltzen direla galdera hauek erantzutean.

Gazteek datozen bost urteetan lana lortzeko, lanbidea aukeratzeko eta etxebizitza eskuratzeko izango dituzten aukerei buruzko balorazioaren bilakaera 1996-2016 (%) 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana