Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

15 eta 34 urte bitarteko Euskadiko hamar gaztetik seik Internet bidezko erosketak egin dituzte 2018an

Argitalpen-data: 

2018an Internet erabiltzen duten 15 eta 34 urte bitarteko gazteen % 59,1ek galdetu aurreko hiru hilabeteetan Internet bidez erosketaren bat egin dutela diote.

Internet bidez erosketak egiten dituzten adin horretako gazteen ehunekoa bikoiztu egin da azken hamar urteotan: 2008an % 25,7 ziren eta 2018an % 59,1 dira.

Aurreko hiru hilabeteetan Internet bidezko erosketak egin dituzten 15 eta 34 urte bitarteko Internet erabiltzaileen ehunekoaren bilakaera (%)

Internet bidez erosketak egiten dituzten adin horretako emakume eta gizonen ehunekoak oso antzekoak dira: 2018an emakumeen % 59,7 eta gizonen % 58,7. Baina aldeak ageri dira erositako produktu edo zerbitzuetan.

Emakumeek gizonek baino gehiago erosten dituzte Internet bidez kirol-materiala edo arropa, etxerako produktuak eta elikagaiak. Adin horretako gizonek emakumeek baino gehiago erosten dituzte Internet bidez ikuskizunetako sarrerak, elektronika produktuak, informatika-materiala eta autoak, motorrak edo horietarako osagarriak.

2018an, galdetu aurreko hiru hilabeteetan, horrelako produktu edo zerbitzuak Internet bidez erosi duten 15 eta 34 urte bitarteko Interneten erabiltzaileak (%)

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana