Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

16 eta 34 urte bitarteko gazteek pairatu zituzten Euskadin 2017an gertatutako lan-istripuen % 24a

Argitalpen-data: 

Azken urtean Euskadin gazteen lan-istripuek % 3 gora egin zuten

Euskadin bizi diren 16 eta 34 urte bitarteko pertsonen lan-istripuei buruzko datu batzuk eskaintzera dator Gazteen Euskal Behatokia, OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, emandako datuak oinarri hartuta.

2017an, 33 398 bajadun lan-istripu gertatu ziren guztira, Euskadin. Horietatik, 8090 lan-istripu 16 eta 34 urte bitarteko pertsonek pairatu zituzten (guztien % 24).

16 eta 34 urte bitarteko gazteen lan-istripuei so eginez, hauek 2014 eta 2017 artean igo egin direla ikusten dugu. 2014an 6997 lan-istripu gertatu baziren, 2017an 8090 izatera pasa dira, % 16 gora eginez.

16 eta 34 urte bitarteko gazteen lan-istripuak Euskadin, sexuaren arabera (absolutuak)

Istripua gertatu zen jarduera-sektoreari erreparatuta, gehienak (% 59) zerbitzuen sektorean izan ziren; % 31 industrian, % 8 eraikuntzan; eta % 2 lehen sektorean.

Lesio-mailaren arabera, % 99,5 istripu arinak izan ziren (8048 lan-istripu). Bestetik, datu absolutuetan 40 istripu larri gertatu ziren eta beste 2k heriotza ekarri zuten.

2017an, ‰ 41,7koa izan da 16 eta 34 urte bitartekoen lan-istripuen indizea, alegia, bajadun lan-istripu kopurua adin-talde bereko 1000 pertsona okupatuko.

Gizonen eta emakumeen arteko aldeak oso inportanteak dira. 2017an gizonen arteko istripuen indizea 59,4koa izan zen adin tarte bereko 1000 gizon okupatuko eta emakumeen indizea, berriz, 22,1ekoa.

Euskadiko 16 eta 34 urte bitarteko gazte okupatuen lan-istripuen indizearen bilakaera, sexuaren arabera (tasa, adin tarte bereko 1000 pertsona okupatuko)

Gazteen Euskal Behatokiak ustiatu ditu Osalanek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eskainitako datu hauek. Gazteen Euskal Behatokiaren Adierazleen Sisteman daude eskuragarri, “Lana” deritzon ataleko “Lan-istripuak” azpiatalean eta bertan herrialdearen, sexuaren, adin-taldearen eta lesio-mailaren arabera kontsulta daitezke datuok.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana