Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

2018ko bigarren hiruhilekoan 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa jaitsi da eta % 15etik behera dago. Tasa hori % 14,9koa da orain eta azken urteotako baliorik txikiena da

Gazteen Euskal Behatokiko logoa

 Biztanleriaren Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestaren (BJA) 2018ko bigarren hiruhilekoari dagozkion datuak argitaratu berri direla-eta, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAEko) gazteen langabeziaren egoera aztertu du Gazteen Euskal Behatokiak.

Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du inkesta hau eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko biztanleriaren datuak helarazi dizkio.

Zer adierazten du langabezia-tasak?

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen (lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen) ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

Zein da gazteen langabezia-tasa 2018ko bigarren hiruhilekoan?

EAEko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 14,9koa da 2018ko bigarren hiruhilekoan.

Zifra hori 16 urtetik gorako biztanleria osoari dagokiona (% 10,1) baino handiagoa da.

Zein bilakaera izan du tasa honek?

2018ko lehenengo hiruhilekoarekin alderatuta gazteen langabezia-tasa puntu t`erdia jaitsi da (% 16,4koa baitzen 2018ko lehenengo hiruhilekoan).

Eta iazko hiruhileko berdinari erreparatzen badiogu, hau da, 2017ko bigarren hiruhilekoari, jaitsiera puntu batekoa izan da: % 15,9tik % 14,9ra.

Gazteen langabezia-tasaren jaitsiera bat dator biztanleria orokorrari dagokion tasak izandakoarekin.

Badago alderik sexu edo lurralde historikoaren arabera?

Gizon gazteen langabezia-tasa emakume gazteena baino handixeagoa da (% 15,6 eta % 14,0, hurrenez hurren).

Lurralde historikoei dagokienez, Bizkaiak du gazteen langabezia-tasarik handiena (% 16,8); ondoren Arabakoa dator (% 14,5) eta Gipuzkoan jaso da tasarik txikiena (% 11,8).

 

 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana