Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

2018ko urtarrilaren 1ean atzerriko 15 eta 29 urte bitarteko 36105 lagun bizi ziren Euskadin

Argitalpen-data: 

Abenduak 18: Migratzaileen Nazioarteko Eguna

Migratzaileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak atzerriko nazionalitatea izanik, Euskadin erroldatuta dagoen atzerriko biztanleria gazteari buruzko datuak aurkezten ditu. Datuok behin behinekoak dira, 2018ko urtarrilaren 1ekoak dira eta INEren (Instituto Nacional de Estadística) Errolda etengabearen estatistikatik datoz.

Datuen arabera, 2018ko urtarrilaren 1ean atzerriko 15 eta 29 urte bitarteko 36105 lagun zeuden Euskadin erroldatuta. Horietariko 18324 emakumeak ziren (% 51); gizonak, ostera, 17781 ziren (% 49).

 Euskadin 2018ko urtarrilaren 1ean erroldatutako atzerriko 15 eta 29 urte bitarteko gazteak

Bestetik, Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko 289.421 lagun bizi dira orotara. Gazte atzerritarrek guzti horren % 12a dira.

Azkenik, Euskadin erroldatuta dagoen atzerriko biztanleriaren gazteen indizea aztertuko dugu. Indize horrek neurtzen duena zera da: biztanleria jakin batean dauden 15 eta 29 urte bitarteko gazteen portzentajea. Euskadin 2018ko urtarrilaren 1ean 151.128 lagun atzerritar bizi ziren eta horien ia laurdena (% 24), 15 eta 29 urte bitarteko gazteak dira. Honek Euskadik pairatzen duen arazo demografikoa nolabait leuntzen du. Izan ere, Euskadin, gazteen indizea % 13koa baino ez baita.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana