Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

221 profesionalek hartu dute parte Gazteen Euskal Behatokiak 2018an antolatutako ikastaroetan

221 profesionalek hartu dute parte Gazteen Euskal Behatokiak 2018an antolatutako ikastaroetan

Ikastaroen batez besteko balorazioa, 0tik 10era, 8,3koa izan da

2018an, Gazteen Euskal Behatokiak 10 ikastaro antolatu ditu. Hauetariko batzuk birritan antolatu dira urtean zehar.

  • Drogei buruz hitz egiten dugunean, zertaz ari gara? Gazteekin erabilgarriak izan daitezkeen lan tresnak.
  • Erotika 2.0: zibersexoa, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan.
  • Indarkeria matxistaren inguruko begirada zabaldu. Gazteekin prebenitzeko estrategiak identifikatu.
  • Nerabeen eta gazteen adimen emozionala: gogoetarako eta ekintzarako proposamen berriak (sakontze maila).
  • Gune digitalean, nola konektatu gazteekin?
  • Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz

Ikastaroen iraupena 10 eta 15 ordu artekoa izan da. Batzuk Bilbon garatu dira, Gazteen Euskal Behatokiaren egoitzan, beste batzuk, ostera, Donostian egin dira, CRAJ- Gazte Elkartegintzako Baliabideen Zentroan, hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politika Sailaren elkarlanari esker. 

Guztira, gazteriaren arloko 221 profesionalek hartu dute parte Gazteen Euskal Behatokiak eskainitako prestakuntzan. Jarraian partehartzaileen ezaugarriak azaltzen dira:

2018an GEBn ikastaroetan parte hartu dutenen ezaugarriak

Ikastaroen balorazioa oso positiboa izan da, batez bestekoa, 0tik 10 era doan eskalan 8,3 izan baita.

Gazteen Euskal Behatokiak 2018an antolatutako ikastaroen hainbat alderdiren balorazioa (batez bestekoa, 0tik 10era doan eskalan)

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana