Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Auzolandegiak' 2019: deialdia entitateentzat

Argitalpen-data: 

Auzolandegiak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko entitate publiko nahiz pribatuak.

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztail-abuztuan egingo dira.

  • Agindua, 2018ko azaroaren 14koa (pdf, 297 kb) (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2018ko azaroaren 26a)
  • Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita, 2018ko azaroaren 27tik abenduaren 26ra.
  • Proiektuak aurkezteko lekua eta modua:
    • Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko
    • Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: htthttps://www.euskadi.eus/diru_laguntza/-/baimena/auzolandegiak_18/

GEBren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana