Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 15etik behera mantentzen da 2018ko hirugarren hiruhilekoan

Argitalpen-data: 

Bizkaiko gazteen langabezia-tasa gainontzeko gazteena baino altuagoa da

2018ko hirugarren hiruhilekoan Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasa % 14,8koa da.

Zifra hori Euskadiko 16 urte eta gehiagoko biztanleria orokorrari dagokiona (% 9,5 hirugarren hiruhileko honetan) baino altuagoa da.

  • Zer adierazten du langabezia-tasak?

Enplegurik ez duten baina lana aktiboki bilatzen ari diren pertsona aktiboen, hau da, lan egiteko moduan egonik, azken lau asteetan lana bilatzeko gestioren bat egiten duten pertsonen ehunekoa adierazten du langabezia-tasak. Bertan ez dira sartzen lan bila ez dabiltzan ikasleak edo lan egin ezin duten ezgaituak.

  • Zelako bilakaera izan du langabezia-tasak azken urtean?

Iazko hiruhileko berdinarekin alderatuta gazteen langabezia-tasak bi puntuko baino jaitsiera handiagoa izan du, horrela 2017ko hirugarren hiruhilekoan % 17,2 izatetik 2018ko hirugarren hiruhilekoan % 14,8 izatera pasatu da.

Eta 2016ko hirugarren hiruhilekoari erreparatzen badiogu, langabezia-tasak izandako jaitsiera ia bederatzi puntukoa izan da (orduan % 13,7koa baitzen).

Oro har, langabezia-tasak azken bi urteetan izandako jaitsiera nabariagoa izan da gazteen artean biztanleria orokorraren artean baino.

Gazteen eta biztanleria osoaren hiruhilekoko langabezia-tasek azken bi urteotan izandako bilakaera (%)

  • Badago alderik lurralde historikoen artean?

Langabezia-tasarik altuena Bizkaiko gazteek jasaten dute; lurralde historiko honetan % 17,9koa baita 2018ko hirugarren hiruhilekoan, Arabako gazteena % 11,8koa izanik eta Gipuzkoako gazteena % 11,3koa delarik.

Edozelan ere, hiru lurraldeetan ikus daiteke langabezia-tasak beherantz egin dutela 2018ko lehenengo hiruhilekotik hona.

16 eta 29 urte bitarteko gazteen langabezia-tasak 2018an izandako bilakaera, lurralde historikoaren arabera (%)

  • Eta zelako bilakaera izan du orain arte okupazio-tasak 2018 urtean?

Okupazio-tasak zera adierazten digu: enplegua duten pertsonen ehunekoa, adin-tarte bereko pertsona guztiekiko.

16 eta 29 urte bitarteko Euskadiko gazteen okupazio-tasa % 41,2koa da 2018ko hirugarren hiruhilekoan, bigarren hiruhilekoan izandako zifra berdina eta lehenengo hiruhilekoarena baino altuagoa (% 38,9koa baitzen orduan).

Aurten okupazio-tasak gorantz egin du eten gabe Araban eta Gipuzkoan; Bizkaian, aldiz, beherantz egin du bigarren hiruhilekotik hirugarrenera.

16 eta 29 urte bitarteko gazteen okupazio-tasak 2018an izandako bilakaera, lurralde historikoaren arabera (%)

  • Nondik datoz datu hauek?

Aurkeztutako datuak Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak dira, 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak, hain zuzen ere. BJA Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak helarazten dizkio, azken honek gazteen egoera aztertu ahal izateko.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana