Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko gazte gehienek adierazi dute ohitura osasungarriak dituztela, hau da, elikadura orekatua eta bizimodu aktiboa dutela

Argitalpen-data: 

EAEko gazteen osasuna, oro har, ona da, nahiz eta bost gaztetik batek dion aurreko urtean arazo psikologikoren bat (antsietatea, depresioa…) izan duela; emakumeek gizonek baino proportzio handiagoanGEBren logoa

Osasuna eta sexualitatea (pdf, 456 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa

 


Irudia

  • EAEko gazteen osasuna, oro har, ona da, nahiz eta bost gaztetik batek dion aurreko urtean arazo psikologikoren bat (antsietatea, depresioa…) izan duela; emakumeek gizonek baino proportzio handiagoan. Oro har, 15 urtetik 29 urtera bitarteko pertsonen artean agerikoak dira diferentzia sozioekonomikoek eragindako ekitate-faltaren ondorioak.
  • Klase soziala faktore erabakigarria da gazteen osasunean eta, hortaz, egiaztatuta geratzen da baldintza sozioekonomikoek eta ingurune-baldintzek eragina dutela bizi-baldintzetan eta lan-baldintzetan. Era berean, azken faktore horiek eragina dute babes sozial eta komunitarioan, bizi-ohituretan eta, azkenik, faktore pertsonal eta familia-faktoreetan.
  • Elikadurari eta bizitza aktiboari loturiko bizi-ohiturek adierazten dute gazteek elikadura-ohitura onak dituztela eta, oro har, bizi-estilo aktibora orientatuta daudela. Baina Eusko Jaurlaritzaren Osasun Inkestak erregistratutako obesitate-tasa etengabe igotzen aritzeak zalantzan jartzen du gazteen bizi-estilo integrala egiazki osasungarria ote den.
  • Arrisku-jokabideetan hauteman dira argien emakume eta gizonen sozializazio desberdinak. Oro har, jokabidea zenbat eta arriskutsuagoa izan, are maskulinizatuago dago fenomenoa. Gizon eta emakume gazteen arteko aldeak are handiagoak dira legez kanpoko drogei buruz ari garenean. Badirudi gazteen berezkoa den garaitezintasun-sentsazioa biziago adierazten dela gizonen artean, emakumeen artean baino.
  • Sexu-praktikei dagokienez, 20 urtetik aurrera, 10 pertsonatik 9k sexu-harreman osoak izan dituzte jada. Arrisku-jokabideak ez dira oso ohikoak gazteen artean: 15-29 urteko pertsonen % 12k soilik izan dute sexu-harreman arriskutsuren bat azken urtean.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana