Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Euskadiko gazteen jarduera-tasak % 50etik behera jarraitzen du

Argitalpen-data: 

Jarduera tasak zera adierazten du: lanean edo lan bila dabiltzan pertsonen portzentajea, beren adin bereko pertsona guztiekiko.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen artean jarduera tasa % 48,3koa da 2018ko hirugarren hiruhilekoan. Hau da, lanean eta langabezian dauden gazteen portzentajeak batuz gero ikus dezakegu erdiak baino gutxiago direla, beraz, ondoriozta daiteke gehienak ikasten dabiltzala (nahiz eta multzo honetan ondoko egoeratan dauden beste pertsona batzuk ere egon: etxeko lanetan edo zaintza lanetan dabiltzanak, gaixotasun larria dela eta lan egin ezin dutenak, edota ikasketak amaitu eta gero oraindik lana bilatzen ez dabiltzanak).

Gazteen jarduera-tasak beherantz egin zuen urtez urte 2007tik 2012ra. 2013an eta 2014an gorantz egin zuen berriro (nahiz eta 2007-2011 aldiko mailetara ez zen heldu) eta gero, 2015etik aurrera, berriro egin zuen beherantz. 2018an % 50etik behera jarraitzen du.

Bestalde, okupazio-tasak populazio osoan lanean daudenen portzentajea adierazten digu. Gazteen okupazio-tasak ere beherantz egin zuen 2007 eta 2012 artean, baina jarduera-tasarekin gertatzen ez den bezala, okupazio-tasak gorantz egin du 2013tik hona.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen jarduera-tasaren eta okupazio-tasaren bilakaera (%)

Zer esan nahi du horrek? Gero eta gazte gutxiago daudela langabezian baina baita lan egiteko prest ere.

Ondoko grafikoari erreparatuz, ikus dezakegu jarduera-tasa eta okupazio-tasa marrazten duten lerroen arteko areak (more kolorean dagoena) zera adierazten duela: langabezian dauden gazteen portzentajea, bere adin bereko gazte guztiekiko. Hori da Eurostatek, Europar Batasuneko estatistika bulegoak, langabezian dauden gazteen proportzioa deitzen duena. Proportzio hori ez da langabezia-tasa, azken honek populazio aktiboaren arabera kalkulatzen baita eta ez gazte guztien arabera.

2013 eta 2015 artean batu ziren gazte langabeen portzentajerik handienak, 16 eta 29 urte bitarteko guztien % 14 baino gehiago.

Bestalde, grafikoko goiko areak, jarduera-tasari dagokion lerroaren gainetik dagoenak (kolore horian) lan merkatutik kanpo dauden gazteen portzentajea adierazten digu. Gazte horiek ez daude lanean ezta lan bila ere. Gehien-gehienak ikasleak dira, beren formazioa luzatzen edo osatzen laneratze aukerak handitzeko.

2017an eta 2018an topa ditzakegu azken hamarkadako lan-merkatutik kanpo dauden gazteen kopururik handiena.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen jarduera-tasaren eta okupazio-tasaren bilakaera (%)

Aurkeztutako datuak Biztanleriaren Jardueraren Arabera (BJA) sailkatzeko inkestaren emaitzak dira, 2018ko hirugarren hiruhilekoari dagozkionak, hain zuzen ere. BJA Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, hiru hilean behin lantzen du eta Gazteen Euskal Behatokiari 16 eta 29 urte bitarteko gazteen datuak helarazten dizkio, azken honek gazteen egoera aztertu ahal izateko.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana