Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak bere Estatistika atala eguneratu du eta 5 adierazle berri gehitu ditu Lana eta Egoera Ekonomikoa atalean

Argitalpen-data: 

Adierazle hauek Pobrezia eta Gizarte-Bazterketako Arriskua azpi-atalean kokatuta daude. 

  • Adierazlearen zenbakia: 3.4.1. Gehienez lanbide-heziketakoak ez diren bigarren mailako ikasketak dituzten gazteen langabezia-tasa 

irudiaDefinizioa: Gehienez lanbide-heziketakoak ez diren bigarren mailako ikasketak bete dituzten 16 eta 29 urte bitarteko pertson langabeen ehunekoa, adin-tarte bereko eta ikasketa-maila bereko pertsona aktibo guztien arabera. Langabezian dauden pertsonak dira enplegurik ez izan arren, lan egiteko prest eta lana modu aktiboan bilatzen dutenak. 

Iturria: EUSTAT 

Azken datu eskuragarria: 2016 

  • Adierazlearen zenbakia: 3.4.2. Gazteen etxebizitzen pobrezia-arriskua 

Definizioa: PGDI metodologiaren arabera, mantentze-pobrezia arriskuan dauden 35 urte azpiko erreferentziazko pertsona buru duten etxebizitzetan bizi den biztanleriaren ehunekoa. Mantentzearen dimentsioko pobrezia-arriskuko egoeretan kontuan hartzen dira oinarriko edo ezinbesteko diren premiei aurre egiteko ez eskuragarri izatea diru-sarrera ekonomikoa nahikoa, bereziki ohiko elikadura-gastua, etxebizitza, jantzi edota oinetakoetan. 

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Pobrezia eta Gizarte Desberdintasun Inkesta (PGDI). 

Azken datu eskuragarria: 2016 

  • Adierazlearen zenbakia: 3.4.3. Pobrezia errealaren tasa 

Definizioa: Pobrezia erreala pairatzen duen 16 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoa 16 eta 29 urte bitarteko gazte guztien arabera. PGDI metodologiaren arabera, pobrezia errealak kontuan hartzen ditu pobreziaren dimentsio batean edo bestean (mantentze edo metatzean) ageri diren oinarrizko premien estaldura nahikoa ez izateko arrisku-egoera horiek guztiak ez direnean egoki orekatzen biztanleen eguneroko bizimoduan ongizate-maila minimoa lortzeko, pobrezia bizipenen zerikusirik gabe. Adierazlea osatzean mantentze eta metatzearen adierazleen kokagunea kontuan hartzeaz gain, eskastasunaren beste osagai batzuek hartzen dira. Horietatik gehien nabarmentzen dira azken urtean agertu diren gabezia-egoerak. 

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Pobrezia eta Gizarte Desberdintasun Inkesta (PGDI). 

Azken datu eskuragarria: 2016 

  • Adierazlearen zenbakia: 3.4.4. Pobrezia errealaren tasa gazteen etxebizitzetan

irudiaDefinizioa: Pobrezia errealaren egoeran dauden 35 urte azpiko erreferentziazko pertsona buru duten etxebizitzetan bizi den biztanleriaren ehunekoa.  PGDI metodologiaren arabera, pobrezia errealak kontuan hartzen ditu pobreziaren dimentsio batean edo bestean (mantentze edo metatzean) ageri diren oinarrizko premien estaldura nahikoa ez izateko arrisku-egoera horiek guztiak ez direnean egoki orekatzen biztanleen eguneroko bizimoduan ongizate-maila minimoa lortzeko, pobrezia bizipenen zerikusirik gabe. Adierazlea osatzean mantentze eta metatzearen adierazleen kokagunea kontuan hartzeaz gain, eskastasunaren beste osagai batzuek hartzen dira. Horietatik gehien nabarmentzen dira azken urtean agertu diren gabezia-egoerak. 

Iturria: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila, Pobrezia eta Gizarte Desberdintasun Inkesta (PGDI). 

Azken datu eskuragarria: 2016 

  • Adierazlearen zenbakia: 3.4.5. DBE (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) jasotzen duten 18 eta 34 urte bitarteko gazteak 

Definizioa: DBE-a (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) urte jakin baten jasotzen duten 18 eta 34 urte bitarteko gazteen ehunekoa, adin-talde bereko gazte guztien arabera. 

Iturria: LANBIDE 

Azken datu eskuragarria: 2017

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana