Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak gauzatu dituen ikerketak eta argitalpenak 2018an

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak gauzatu dituen ikerketak eta argitalpenak 2018an

 

Gazteen argazkiak izeneko bildumaren txosten berri honek hainbat gai sozial eta politikoei buruz gazteek dituzten iritziak eta jarrerak biltzen ditu, eta gainera 30 urtetik gorako biztanleriak dituenekin konparatzen ditu. Txostena Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak burutu du Gazteen Euskal Behatokiarentzat. Aurkeztutako datuak Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2017an egindako Euskal Soziometroak ikerketetatik datoz.

Dokumentua ondoko gai-arloetan egituraturik dago: egoeraren balorazioa; Eusko Jaurlaritza berria eta legegintzaldiko ardatzak; jarrera eta balio politikoak; pertsona nagusiak; eta zientziaren eta teknologiaren gizarte pertzepzioa.

Edizio hau datu-base interaktibo moduan aurkezten da eta bertan gazteei buruzko 100 adierazle baino gehiago kontsulta daitezke. Adierazleok zazpi ataletan banatuta agertzen dira: demografia eta biztanleria; Hezkuntza; enplegua eta egoera ekonomikoa; emantzipazioa eta etxebizitza; osasuna; aisia, kultura eta kirola; eta balioak eta jarrerak. Atal bakoitzean oinarrizko datuak eta beren bilakaera kontsultatzeaz gain, sexuaren, adin-taldeen edota lurralde historikoen arabera ere kontsultatu ahal dira, bai eta Espainiako beste autonomia erkidegoko gazteen edo Europar Batasuneko beste herrialdeetako gazteen datuekin konparatu ere. Nahi izanez gero, posible da datu hauek taula, mapa edo grafikoetan deskargatzea.

Ikerketa hau lau urtean behin egiten du Gazteen Euskal Behatokiak. Horretarako 15 eta 29 urte bitarteko 1500 gazte elkarrizketatu dira beraien etxeetan. Txostenean hainbat gairi buruz gazteek emandako iritziak eta jarrerak jaso dira; hauexek dira gai horiek: familia-, prestakuntza- eta okupazio-egoera; egoera pertsonalaren eta sozialaren balorazioa; jarrera politikoak eta partaidetza; balio eta jarrera sozialak; internet eta sare sozialak; aisia, kirola, kultura eta euskara; emakume eta gizonen arteko desberdintasunak eta osasuna eta sexualitatea.

Plan berria 2021era arte luzatuko da, bost ardatz estrategiko ditu, 23 helburu eta 65 jardun-ildo dituela. Dokumentuak enplegua, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna identifikatzen ditu bizitza osasungarria, emantzipatua eta autonomoa posible egiten duten arlo gisa.

Aurrera Begira Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen duen ikerketa da, honako helburu hau izanik: Euskadiko gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien etorkizunerako aurreikuspenak jakitea. Ikerketaren emaitzak 10 adierazletan laburbiltzen dira. Adierazle horiek lan egoera eta emantzipazio-egoera aztertzen dute batez ere.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana