Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

GEBren dokumentazio zentroko artikulu nabarmenak: Internet eta sare sozialak modu osasuntsuan erabiltzeko nerabezaroan; hezkuntza afektibo-sexuala nerabezaroan; hezkuntza inklusiboa edo basakeria

Pixel-Bit: Revista de medios y educaciónPRATS FERNANDEZ, Miquel Angel eta Alexandra TORRES ROGRIGUEZ eta Ursula OBERST eta Xabier CARBONELL. Diseño y aplicación de talleres educativos para el uso saludable de internet y redes sociales en la adolescencia: descripción de un estudio piloto (Lantegi hezitzaileen diseinua eta aplikazioa Internet eta sare sozialak modu osasuntsuan erabiltzeko nerabezaroan. Ikerketa pilotu baten deskribapena). Pixel-Bit: Revista de medios y educación 52. 2018, 111-124. ISSN 1133-8482

Artikulu honetan azaltzen da nerabeentzako lantegi hezitzaile batzuen garapena eta praktikan jartzea. Lantegi horien xedea da Interneten eta sare sozialen erabilera moldagarria sustatzea. Sare sozialen erabilera egokiak babes bezala jokatzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera desegokietatik etorritako arriskuen aurrean. Era berean, nerabezaroa aro kaltebera dela aintzat hartuta, heldutasun gabezia agerikoa baita emozioei, arlo sozialari eta ingurunea ulertzeari dagokienez, orientazio pedagogikoa funtsezkoa da aro horretan, trebetasun psikologiko berriak garatzea sustatzeko. Lan honen bidez, sare sozialen erabilera egokiari buruzko lantegiak diziplina artean egiteko prozesua erakutsi nahi da, baita lantegi horien aplikazio pilotua ere, bigarren hezkuntzako eta batxilergoko zortzi ikastetxetan. Emaitzek erakusten dutenez, garrantzitsua da arreta ematea halako eduki sozio-teknikoei giza bilakaeraren aro horietan, gabezia eta zalantza jakin batzuk estali, nortasun digitalaren kontzeptuari buruzko kontzientzia sortu eta erabilera etiko, kritiko eta arduratsua emateko teknologiari, orokorrean, eta sare sozialei, bereziki.

Educació Social Revista d’Intervenció Socioeducativa

CALVO, Guadalupe eta José SIERRA eta Ester CAPARROS. Derechos humanos y educación afectivo-sexual en la adolescencia: el programa educativo Forma Joven (Giza eskubideak eta hezkuntza afektibo-sexuala nerabezaroan: Forma Joven heziketa-programa). Educació Social Revista d’Intervenció Socioeducativa, 68. Gizarte Hezkuntza eta Gizarte Langintzako Pere Tarrés Fakultatea, Ramon Llull Unibertsitatea, 2018ko apirila, 80-101. ISSN 2339-6954

Testu hau ikerketa zabalago batetik jaio da, hots, nerabezaroan identitate sexualak eraikitzeari buruzko ikerketa batetik, Andaluziako Juntako Forma Joven heziketa programaren testuinguruan egindakoa. Ikerketa hartan, arreta nagusia jarri genuen ikerketan parte hartu zuten nerabeek genero-rolei eta maitasun- zein sexu-harremanei buruz dituzten ikuskera eta esperientzietan. Parte-hartzaileek esandakoa aztertuz, heziketa-beharrizan batzuk hauteman ahal izan ditugu, bai eta esku-hartze ildo jakin batzuk proposatu ere, giza eskubideak betetzen lagunduko luketenak. 

Aula: de Innovación Educativa MARTÍN FERNÁNDEZ, José Miguel. Educación inclusiva o barbarie (Hezkuntza inklusiboa edo basakeria). Aula: de Innovación Educativa 272. Grao, 2018ko ekaina, 33-37. ISSN 1131-995X

Hezkuntza inklusiboa 2008tik dago bermatuta Espainiako ordenamendu juridikoan, ezartzen baitu pertsona guztiek dutela eskubidea hezkuntza sistema orokorrean heziketa jasotzeko, bereizkeriarik gabe. Egoera horren aurrean, beharrezkoa da gure hezkuntza sistemari buruzko ikuskera epistemologikoak eta oinarrizko arauak berrikustea, bai eta gaur egun dibertsitateari arreta emateko baliatzen den eredua ere, bereizketa-egoera guztiei aurre egiteko helburuarekin.

OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan! 

Facebook logoa   Twitter logoa 


 

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana