Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gero eta Euskadiko gazte gehiagok dakite ondo hitz egiten euskaraz, baina gazte euskaldun gutxiagok erabiltzen dute euskara lagunekin komunikatzeko

Argitalpen-data: 

Oro har, euskara-ezagutzak gora egin arren, euskararen erabilera ez da nagusitzen gazte euskaldunen arteanGEBren logoa

Aisia, kirola, kultura eta euskara (pdf, 490 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa

Irudia


 

  • Oro har, euskara-ezagutzak gora egin arren, euskararen erabilera ez da nagusitzen gazte euskaldunen artean: erdiak baino gutxiagok erabiltzen dute modu lehenetsian edo gaztelania bezainbeste, lagunekin daudenean, eta are gutxiago, etxean, horretarako, etxeko gainerako kideek ere euskaraz hitz egiteko gai izan behar baitute. Gainera, euskararen erabilerak, bai etxean eta bai lagunartean, behera egin du azken urteetan, batez ere Bizkaian. Gipuzkoa da, alde handiarekin, euskaraz hitz egiten duten gazte gehien dagoen lurraldea.
  • Euskarazko irakurketa, edozein arrazoi dela eta (aisia, ikasketak, lana...), ez da hain ohikoa. Gazte euskaldunen (hau da, euskaraz irakurtzeko gaitasuna duten gazteen) erdiak baino gutxiagok irakurri dute libururen bat euskaraz azken hiruhilekoan, alegia, gazteen guztizkoaren heren batek, gutxi gorabehera.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana