Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gora egin du bikotean gerta daitezkeen genero-indarkeriaren orotariko formen larritasun-errekonozimenduak. Euskadiko gazte gehienek oso larritzat jotzen dute mespretxuak egitea, iraintzea edo gauzak erabakitzen ez uztea

Argitalpen-data: 

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eza egiturazko arazoa da eta EAEn bizi diren emakume eta gizon gazteak ez dira horretatik kanpo geratzenGEBren logoa

Emakume eta gizonen arteko desberdintasunak (pdf, 296 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa


 Irudia

  • Gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eza egiturazko arazoa da eta EAEn bizi diren emakume eta gizon gazteak ez dira horretatik kanpo geratzen. Emakume nahiz gizonek jasaten dituzte lan ordaindua neurriz gaindi estimatzen duen sistema ekonomiko eta sozialaren ondorioak. Sistema honetan, ez dira hein berean balioesten adin txikikoen eta adindunen zaintza-lanak, gizonak kontratatzea lehenesten da prestakuntza berdina edo handiagoa duten emakumeen gainetik, eta sexuagatiko desberdintasunetan oinarritatutako sistema finkatzen laguntzen da (gainera, emakume batzuek bidegabekeria gehigarriak jasaten dituzte, beren arraza, jatorria... direla eta.
  • Nahiz eta ezin den zalantzan jarri berdintasunera bidean aurrerapen formal eta legegintzazko aurrerapen handiak egin direla, bai eta aurrerapen handiak izan direla ere 2000. urtean hasitako Euskadiko Gazteak seriean jaso diren datuetan, badaude oraindik ere jorratu beharreko zenbait arlo.
  • EAEko gazteek oraindik uste dute, lanpostu bat lortzeko hautaketa-prozesuetan, hobe dela gizona izatea emakume izatea baino; hortaz, badirudi arlo horretako legegintza landu egin behar dela, sexu-arrazoiengatiko bereizkeria desagerraraziko duten mekanismoak arautzeko.
  • Emakume gazteen heren batek beldurra sentitzen badu gauez kalean bakarrik dabilenean, beharrezkoa da hirietako hirigintzak eta diseinuak beldur hori murrizten lagun dezaten.
  • Aztertu ditugun tratu txarrezko jokabideei dagokienez, hobekuntza hauteman da, ia guztien adostasuna lortzeraino. Baina errepikatzen dugu berdintasun formalari buruz ari garela, paper gainekoa eta inkesta bati erantzuten diona, eta posible da hori pose kontua izatea, egiazko jarrera baino, ikerketa honetan aztertutako beste gai batzuen kasuan gerta litekeen moduan.
  • Galdera horiei 1997an erantzun zieten adin handiagoko taldeek, orduan 25-29 urte zituztenek, 20 urte gehiago dituzte orain eta, hein handi batean, belaunaldi berri baten gurasoak dira. Espero dugu belaunaldi berri hori emakume eta gizonen arteko berdintasunean oraindik ere hein handiagoan oinarritutako balioetan heziko dutela.
  • Tratu txarren larritasuna baloratzeko orduan, emakume eta gizonen arteko desberdintasunak hautematen jarraitzen dugu, berezitasun batekin (beharbada, ez da halako berezitasuna). Jokabidea zenbat eta larriagoa izan, orduan eta diferentzia txikiagoak daude bi kolektiboen artean. Hau da, gizon eta emakumeen artean ia erabateko adostasuna dago bikotekidea sexu-harremanak izatera behartzearen larritasunari buruz; baina ez da hala gertatzen hain muturrekoak ez diren indarkeria formekin, hala nola irainekin eta mespretxuekin. Jokabide horien larritasuna baloratzeko orduan, desberdintasun handiak daude oraindik ere nesken eta mutilen balorazioen artean (neskek larriagotzat baloratzen dituzte). Hortik ondoriozta daiteke beharrezkoa dela indarkeria-piramideko indarkeria mota guztiak hein berean identifikatzea, batzuetan, oinarrian dauden indarkeria motak piramidean gora egiten jarraitzeko lehen urratsa baino ez baitira.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana