Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gune digitalean, nola konektatu gazteekin? ikastaroa

Argitalpen-data: 

Gune digitalean, nola konektatu gazteekin? ikastaroaren foiletoa

Ikastaroa gaztelaniaz izango da Bilbon 2018ko maiatzaren 15ean, 22an eta 29an eta izena emateko epea apirilaren 16tik 27ra izango da

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gune digitalean, nola konektatu gazteekin?' ikastaroa. Kurtsoa Lorena Fernández Álvarezek, Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendariak, emango du. 

Ikastaro honen helburu orokorra da jakitea nola eta non dagoen gazteria gune digitalaren barruan, erakunde gisa, elkarri heltzeko estrategia bat diseinatzeko.  

Helburuak:

  • Aztertzea nola erabiltzen dituzten gazteek IKTak eta sare sozialak.
  • Ohiturak, portaerak eta bizipenak ikertzea gazteen eta haien gurasoen ikuspegitik.
  • Baloratzea sare sozialek eskaintzen dituzten zerbitzu- eta pribatutasun-baldintzak, haietan oso kopuru handiak parte hartzen baitu.
  • Gure erakunderako estrategia digitala diseinatzea.

 FORMULARIOA bete izena emateko apirilaren 16tik 27ra.

Triptiko informatiboa (pdf, 637 kb). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

  • Bilbo: GEBren egoitza. Uriortu kalea 11, behea, 2018ko maiatzaren 15ean, 22an eta 29an
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:00etara

 Izena emateko epea: Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko apirilaren 16an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: apirilaren 16tik 27ra
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana