Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Otsailaren 21a, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Otsailaren 21a, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna16 eta 24 urte bitarteko gazteen % 33,1ek euskara dute ama-hizkuntza

Otsailaren 21a Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen Unescok 1999an. Haurrak 3 urte bete arte etxean jasotzen duen hizkuntzari deitzen zaio ama-hizkuntza. Hizkuntza- eta kultura-aniztasuna bultzatzea du helburu ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna ezartzeak, hau da, munduko herri guztiek darabiltzaten hizkuntza guztiak babestea.

Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko gazteei dagokien informazio gaurkotua zabaltzeko helburua izanik, Euskadiko Autonomia Erkidegoko gazteen ama-hizkuntzari edo lehen hizkuntzari buruzko datuak aztertu ditu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika saileko Euskararen Adierazle Sistema (EAS) hartu du oinarri.

Euskadin, euskara da 16 eta 24 urte bitarteko gazteen heren baten ama-hizkuntza (% 33,1). Ehuneko horren baitan, bi egoera bereizten dira: 3 urte bete arte etxean euskara baino entzun ez dutenena, hau da, gazteen % 20,0rena; eta bi ama-hizkuntza (euskara eta gaztelania) dituztenena, hau da, gazteen % 11,1ena.

25 urtez azpiko gazteen eta beste adin-taldeen datuak konparatzen baditugu ikus dezakegu gazteek dutela neurri handienean euskara ama-hizkuntza.

Euskara ama-hizkuntza izan duen Euskadiko biztanleria, adin-taldeen arabera. 2016

1991tik 2016ra, hau da, 25 urteko epean, euskara ama-hizkuntza duten gazteen ehunekoa nabarmen igo da, % 20,4tik % 33,1era.

Euskara ama-hizkuntza izan duten 16 eta 24 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera

Baina datu orokor horiek lurralde historikoen arteko aldeak estaltzen dituzte. Araban 25 urtez azpiko gazteek % 17,3k izan dute euskara ama-hizkuntza (dela euskara bakarrik zein euskara eta gaztelania batera); Gipuzkoan, aldiz, erdiek baino gehiagok (% 55,7) izan dute euskara lehen hizkuntza.

Euskara ama-hizkuntza duten 16 eta 24 urte bitarteko Euskadiko gazteak, lurralde historikoaren arabera. 2016

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana