Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Politikarekiko interesak gorakada nabarmena izan du Euskadiko gazteen artean

Argitalpen-data: 

Politikarekiko interesa nabarmen handitu da Euskadiko gazteen artean. Badira hamarretik lau ere gai publikoetan modu aktiboagoan parte hartzeko interesa edo gogoa adierazi dutenakGEBren logoa

Jarrera politikoak eta partaidetza (pdf, 493 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa

 


Irudia

  • Euskal gazteriaren jarrera politikoan berritasunak daude 2016an. Politikarekiko interesak gorakada nabarmena izan du eta 2000. urteaz geroztik erregistratu den altuena da, biztanleria orokorraren batez besteko interesaz gaindi. 2016an, hamar gaztetik lauk diote politikan interes handia edo dezentekoa dutela.
  • Euskal / espainiar identitate-ardatzean kokatzeko orduan, gazteen erdiak baino gehiagok soilik euskalduntzat edo espainiar baino euskaldunagotzat hartzen dute beren burua, EAEko biztanleria orokorraren batezbestekoaz gaindi.
  • Bestalde, gazteen ia erdia europar sentitzen dira eta sentimendu horrek gora egin du azken urteotan.
  • Gazte gehienek ideologikoki ezkerrekotzat definitzen dute beren burua, eta serieko balio altuena lortu da. Horrek ez du eragin eskuinekotzat edo zentrokotzat definitzen direnen proportzioa jaistea (beti izan dira gutxiengoa), baizik eta ardatzean kokatzen ez direnen proportzioak behera egitea. Halaber, gehienek uste dute gure gizarteak erreforma sakonak edo errotiko aldaketa behar dituela. Beren burua ideologikoki ezkerrekotzat hartzen dutenak dira aldaketa soziala gehien eskatzen dutenak.
  • 2012tik 2016ra bitarte nabarmen egin du behera beren pentsamoldera hurbiltzen den alderdi politikorik ez dagoela uste duten gazteen ehunekoak. Podemos, 2014an sortutako alderdi politikoa, da euskal gazteen artean afinitate handiena duen aukera, Bilduren aurretik, baina gertu.
  • 2016an, hiru gaztetik bik adierazi dute inkestaren aurreko hiru urteetan deitutako hauteskundeetako batean bozkatu zutela. Hauteskundeetan hein handiagoan hartzen dute parte politikan interesa duten gazteek, beren burua ezkerrekotzat definitzen dutenek, nagusiki euskaldun sentitzen direnek, alderdi abertzaleen ideiekin bat datozenek eta aldaketa soziala nahi dutenek.
  • Hamar gaztetik lauk adierazten dute modu aktiboagoan parte hartu nahiko luketela gai publikoetan, hauteskundeetan bozkatze soilaz haratago. Boto-ehuneko altuenak agertzen dituzten kolektiboak partaidetza aktibo handiagoa nahi dutenak dira.
  • Orotariko elkarteetako kidetze-mailari begiratzen badiogu, gizartean parte hartzeko modu gisa, ikusten da 2016an gazteen ia erdia dela elkarteren bateko kide, alegia, aurreko urteetan baino zertxobait gehiago. Dena den, aurreko urteetan bezala, kirol- edo mendi-elkarte eta -klubak dira gazte gehien hartzen dituztenak (gazteen laurden bat kirolelkarteren bateko kide da).
  • Hamar gaztetik batek dio boluntario-lanak egiten dituela. Ehuneko horrek ere gora egin du aurreko urteekiko. Halako lanak egiten dituzten emakumeen proportzioak bikoiztu egiten du gizonena. Elkarteetako kide diren pertsonen artean, boluntario-lanak egiten dituzten gazteen bolumena handiagoa da.
  • Gizon eta emakume gazteen arteko diferentziei begiratzen badiegu, esan daiteke emakumeek interes gutxiago dutela politikan gizonek baino, eta gizonek baino hein txikiagoan kokatzen dutela beren burua ezker / eskuin ardatzean. Gizonek asoziazionismo-tasa handiagoak dituzte, kirol-elkarteetan presentzia handiagoa Emakumeek, berriz, balio altuagoak agertzen dituzte boluntario-lanak egiteari dagokionez.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana