Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz' ikastaroa. Bilboko edizioan plaza libre daude. Animatu zaitez!

Argitalpen-data: 

Izena emateko epea irailaren 3an zabalduko dugu

Ikastaroa: Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz

Ikastaroaren helburu orokorra da gazteek sare sozialetan duten jarduteko modua ezagutzea eta gazteengan duten eraginari buruz sakontzea

Naiara Pérez de Villarrealek prestatu eta emango du ikastaroa; Aholkularia eta Trebatzailea, Komunikazio eta marketing arduraduna Digitalden.

Ikastaroaren helburuak honako hauek dira:

  • Sare sozialek gazteei noraino eragiten dieten baloratzea.
  • Gazteekin lan egiten duten pertsonei sare sozialen fenomenoari buruzko eta sare sozialek gazteengan duten eraginari buruzko osagai teorikoak eskaintzea.
  • Eskaini ahal dizkieten aukera nagusiak ezagutzea.
  • Erabilera txarrak edo abusuzkoak ekar ditzakeen balizko arriskuak ezagutzea eta erabilera arduratsuaren alde orientatzea.

 Foileto informatiboa (pdf, 512 kb) 

 FORMULARIOA izena emateko

 Edizioa Bilbon

  • Noiz: 2018ko irailaren 19an, 26an eta urriaren 3an
  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11 - behea
  • Hizkuntza: EUSKARAZ
  • Izena emateko FORMULARIOA 2018ko irailaren 3tik 10era   
  • Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara 

 Ikastaroan parte-hartzea DOAKOA da. 

Ikastaroan parte hartzeko irailaren 3an indarrean jarriko dugun FORMULARIOa bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia). 

  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lanean edo elkarlanean (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntario-lanetan...) dihardutenek. Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk)
  • Hezitzaileak
  • Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeetako orientatzaileak

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana