Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Sare sozialak: Gazteek helduengandik bereizitako esparruak bilatzen dituzte, eta horregatik 'migratzen' dira erraztasun osoz

Argitalpen-data: 

Naiara Pérez de VillarrealElkarrizketa Naiara Pérez de Villarrealekin 'Sare sozialak eta gazteak: ekosistema digitalean partekatuz eta elkarbiziz' ikastaroaren formatzailea.

  • Zeintzuk dira gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialak?

Egun, hauexek dira gazteen arteko sare sozialik ezagunenak: Whatsapp, Instagram, youtube eta facebook (batez ere, unibertsitate garaian). Baina ez ditugu ahaztu behar Snapchat, Twitter, Tik-Tok (lehen Musica.ly), ask.fm edota Thiscrush beldurgarria.

Gainera, kontuan izan behar da gazteek helduengandik bereizitako esparruak bilatzen dituztela, eta horregatik “migratzen” dira erraztasun osoz. 

  • Gazteak natibo digitalak direla esaten da. Ados zaude? 

Asko entzuten da natibo digitalak direla eta mugikorra besapean eta Internetera konektatuta jaio direla. Baina hori ez dator bat errealitatearekin. Pertsona hauetako asko zurtz digitalak izan dira, eta dira, izan ere, teknologia horiek inguratuta egonda ere, ez dute helduen laguntzarik teknologia horiek arduraz erabiltzen ikasteko. Horren harira, helduek eskaini beharreko laguntza hori garrantzi handi-handikoa da teknologia horri ahalik eta probetxurik handiena ateratzeko eta eskuin-ezker aipatzen diren zenbait arrisku saihesteko. Nola lagundu, ordea, ez badugu esparrua ezagutzen eta ez badugu laguntzeko gaitasunik?

  • Hortaz, helduok sare sozialen eta beste plataforma teknologiko batzuen funtzionamendua ezagutu beharko genuke? 

Jakina. Gure gazte denboran teknologia horiek erabili ez izanak ez du esan nahi orain erabili behar ez ditugunik, batez ere adingabeei lagundu nahi badiegu. Erantzukinezko ariketa hutsa da. Aita edo amak nolabaiteko gaitasun teknologikoa hartzen duenean, seme-alabekiko komunikazioa, esaterako, errazagoa izango da. Eta aita edo ama esaten dudanean, adigabeen inguruko erantzukizuna duten pertsona guztiak barne hartzen ditut (irakasleak, begiraleak, etab.). Ingurunea ezagutu eta hizkuntza bera menperatu behar dugu.

  • Zergatik dira hain arrakastatsuak gazteen artean Instagram bezalako sareak? 

Nerabeei, oro har, bisuala gustatzen zaie, iragankorra dena. Interneten nabigatzeko denbora mugatua denez, ez dute irakurtzeko ahalegina eta batez ere denbora eskatzen dituen testu-edukirik kontsumitu nahi. Istantean ikusi nahi dute, eta horrexegatik dira erabilienak haien artean ikusentzunezko edukietan oinarritutako plataformak. Instagramen, bat-batekotasuna eta istorioak kontatu eta irakurtzeko ahalmena baloratzen dituzte gehienbat, eta gainera, Facebook baino seguruagoa dela iruditzen zaie. 

Horrekin batera, modak daude, beste esparru askotan bezalaxe. Celebritiak sare honetan daude, baita influencerrak eta lagunak ere... modan jarri da selfie bat egin eta oporretako argazkiak erakustea, eta non partekatu behar dituzu argazki horiek? Bada, lagun artean, lagunak dauden zirkuluan. Eta gainera, eduki hori filtroekin “makillatzeko” eta besteen onespena eta mirespena lortzeko aukera baldin badut, askoz ere hobeto. Gora likeak! Halaxe ikusten dute gure nerabeek.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana