Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Urriak 17a, Pobreziaren kontrako Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Euskadiko gazteen % 8,1 pobrezia-egoeran daude

Urriaren 17an Pobreziaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadin pobrezia-egoeran dauden gazteei buruzko datu batzuk azalduko ditu.

Datuok Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak aldian-aldian burutzen duen Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI) izeneko ikerketatik datoz.

2016an eginiko azken inkestari erreparatuz gero, esan dezakegu Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen % 8,1 pobrezia errealaren egoeran daudela. Pobrezia errealak kontuan hartzen ditu oinarrizko premiei aurre egiteko estaldura nahikoa ez izateko arrisku-egoera guztiak, biztanleen eguneroko bizimoduan ongizate-maila minimoa lortzeko egoki orekatzen ez direnean.

Pobrezia-egoeran dauden gazteen ehunekoa (edo, beste modu batean esanda, gazteen pobrezia errealaren tasa) nahiko egonkor mantendu da azken urteotan, baina nabarmen handitu da 2000 eta 2008 urteen arteko aldiarekin alderatuta.

Sexuaren araberako analisiak zera adierazten digu, emakume gazteek gizon gazteek baino pobrezia-egoera gehiago jasaten dituztela.

Pobrezia errealaren egoeran dauden Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazteen portzentajearen bilakaera, sexuaren arabera

Gainera 16 eta 29 urte bitarteko gazteen pobrezia errealaren tasa Euskadiko biztanleria osoarena (2016an % 5,7) baino handiagoa da.

Adierazle hau Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean pobrezia eta gizarte-bazterketari buruz kontsulta daitezkeenetariko bat baino ez da. Behatokiaren estatistiketan sartuz gero, Lana eta egoera ekonomikoari buruzko atalean aurkituko dituzu adierazle hau eta beste gehiago, “Pobrezia eta gizarte-bazterketako arriskua” izeneko azpi-atalean, hain zuzen ere.

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana