Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

WhatsApp da sare sozial hedatuena Euskadiko gazteen artean, sexua eta adina edozein izanik ere

Argitalpen-data: 

Ia EAEko gazte guztiak egunero konektatzen dira sare sozialen batera. Ohikoena egunean hiru saretara konektatzea da. WhatsApp da nagusi sare sozialetan, sexua eta adina edozein izanik ereGEBren logoa

Internet eta sare sozialak (pdf, 224 kb)

'Euskadiko gazteak 2016' ikerketa

Irudia


  • Ia EAEko gazte guztiak egunero konektatzen dira sare sozialen batera. Ohikoena egunean hiru saretara konektatzea da.
  • WhatsApp da nagusi sare sozialetan, sexua eta adina edozein izanik ere. 20 urtetik beherakoen artean, Instagram dago bigarren postuan. 20 urtetik gorakoen artean, berriz, postu horretan Facebook dago.
  • Snapchat sare sozial nagusiki gaztea da; 20 urtetik beherakoen ia erdiak erabiltzen dute egunero, eta 25 urtetik gorako pertsonak ez dira ia konektatzen horretara.
  • Oro har, 15-19 urteko pertsonak dira sare sozialen kontsumitzaile handienak eta, horien artean, neskak hein handiagoan mutilak baino.
  • Gazteen heren batek baino gehixeagok sare sozialak erabili ditu azken urtean debate edo salaketaren bat sustatzeko, halakoei babesa emateko edo iritzia adierazteko. «Ziberaktibismoak» gora egiten du adinarekin, politikarekiko interesarekin eta gizarte-aldaketarako nahiarekin batera.
  • Bestalde, gazteen laurdena baino pixka bat gehiago azterketa honetan proposatutako hiru egoera negatiboetako baten biktima izan dira noizbait: WhatsApp talde batetik kanporatzea, sare sozialetan identitatea ordeztea, eta izaera umiliagarri edo konprometituko irudi edo bideoak baimenik gabe zabaltzea.
  • Gazteen % 4k jazarpen-egoeraren bat bizi izan dute sare sozialetan. «Ziberjazarpen» ohikoena WhatsApp taldeetatik behin eta berriz kanporatzea da. 15-19 urtekoen taldea da ziberjazarpena gehien jasaten duena.

Euskadiko gazteak 2016

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana