Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaroaren bi edizio egingo ditugu Bilbon, GEBren egoitzan, 2019ko azaroan; bata gazteleraz eta bestea euskaraz.Izena emateko epea urriaren 14tik 23ra izango da

Ikastaroa: Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  'Aniztasun sexualen arretan sakonduz: agerian jartzea eta sustapena' ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek (leiho berri batean irekitzen da)

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da:
aniztasun sexuala errespetatua eta landua izan behar den errealitate bat bezala ulertzea.

Helburuak:

  • Aniztasun sexuala emakume eta gizon izateko era infinitu bezala ulertzea, identitate zein orientazio edota adierazpen (genero jokabide ez normatiboak deritzonak) sexualei dagokienez.
  • Feminitate eta maskulinitatearen eredu sozialetara egokitzen ez diren pertsonentzako ingurugiro segurua izateko faktoreak identifikatu, zein pertsona hauen ahalduntzerako estrategiei buruz erreflexionatu.
  • Aniztasun sexuala lantzen duten hezkuntza interbentzio inklusiboak planifikatu.

Metodologia:

Teoriko-praktikoa. Alde batetik, talde-erreflexiorako eduki teoriko ezberdinak landuko dira, beste aldetik, ahultasun egoeran aurkitzen diren gazteentzako interbentzioak sortzeko lan egingo da, baita aniztasun sexuala landatzen duten programak garatzen ere.

GAZTELERAZ egin nahi baduzu ikastaroa bete hurrengo FORMULARIOA . 2019ko azaroaren 5ean, 12an eta 19an burutuko da eta izena emateko epea: urriaren 14tik 23ra

EUSKARAZ egin nahi baduzu ikastaroa bete hurrengo FORMULARIOA 2019ko azaroaren 7an, 14an eta 21ean burutuko da eta izena emateko epea: urriaren 14tik 23ra 

 Foileto informatiboa (pdf, 132 kb) (leiho berri batean irekitzen da)

 Noiz eta non:

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Leku-kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

Izena emateko epea: urriaren 14tik 23ra

Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus

GAZTELERAZ egin nahi baduzu ikastaroa bete hurrengo FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da). 2019ko azaroaren 5ean, 12an eta 19an izango da

EUSKARAZ egin nahi baduzu ikastaroa bete hurrengo FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da).  2019ko azaroaren 7an, 14an eta 21ean izango da

 

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urriaren14an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2019ko urriaren 14tik 23ra.
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana