Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Gazte asko, kirol apustu edo on- line jokoekiko adikzioagatik edo erabilera desegokiagatik laguntza eskatzen ari dira'

Argitalpen-data: 

Estibaliz Ansotegi GuruziagaUrtarrilean eta otsailean zehar, Bilbon eta Donostian, Substantziarik gabeko mendekotasunen prebentzioa: on- line jokoak eta kirol apustuei buruzko ikastaroa eman da. Martxan jartzeko arduraduna Estibaliz Ansotegi Guruziaga da, psikologian lizentziatua eta Ortzadar, S.M. enpresak kudeatzen dituen adikzioak prebenitzeko programen koordinatzailea.

Azken urte hauetan zorizko jokoekiko ardurak gora egin duela ikus daiteke, kirol apustuak, bideo- jokoak on-line, sare sozialen erabilera, etab.

  • Joko hauen erabileraren gorakadari buruz hitz egitekotan, zein izan daiteke data garrantzitsu bat?

2012an, interneten, jokoa liberalizatu zen, eta jokoarekin adikzio arazoak dituzten pertsonekin lan egiten duten elkarte eta ospitaletako unitateen esanetan, ordutik on- line jokalari kopuruak gora egin du, eta ondorioz beraiekiko adikzio kasuak.

  • Egia da, gero eta gazte gehiago ikusten direla on- line jokoekiko adikzio arazoekin?

Joko mota hauekiko heltzea adin txikikoentzat debekatuta egon arren, 18 urtetik beherako asko zailtasun gabe jokatzen ari dela ikus daiteke. Ondorioz, gazte asko, kirol apustu edo on- line jokoekiko adikzioagatik edo erabilera desegokiagatik laguntza eskatzen ari dira.

  • Zein da joko hauen arrakasta, bereziki gazteen artean?

Gehien bat joko hauen ezaugarriak: sarietan berehalakotasuna, ez da beharrezkoa diru asko izatea, apustuak aldatzeko aukera, munduko edozein tokitako pertsonekin jokatzeko aukera, aldi berean hainbat mahaietan jokatzeko aukera, anonimatua, urteko 365 egunetako 24 orduetan jokatzeko aukera dago. 

  • Eta arriskuak?

Lehen azaldutako ezaugarriek hainbat pertsonentzat joko mota hauek oso erakargarriak izatea egiten dute, eta betiko jokoak baino arinago menpekotasuna garatzea errazten dute.

  • Zeintzuk dira kontutan izateko seinale arrisku batzuk?
    • Oso maiz apustu egitea.
    • Eskuragarri duzun ia diru guztia jokoan gastatzea.
    • Apustuei buruz oso maiz pentsatzea edo hitz egitea.
    • Apustu gutxiago egiten saiatu arren, ezin izatea.
    • Apustu gehiago egitea galdutako dirua berreskuratzeko.
    • Jokoari buruz gezurra esatea.
    • Jokorako dirua eskatzea.
    • Lana edo familia arriskuan jartzea jokoa dela eta.
    • Beste arazoak ahazteko apustu egitea

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana