Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Gazteen argazkiak' izeneko bildumaren 22. zenbakia argitaratu berri du Gazteen Euskal Behatokiak

Argitalpen-data: 

Gazteen iritzi politikoak eta egungo egoeraren balorazioa dira ardatz nagusiak

Gazteen Euskal Behatokiak “Gazteen argazkiak” izeneko bildumaren 22. zenbakia (pdf, 5 Mb) (leiho berri batean irekitzen da)argitaratu berri du. Bertan Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteek dituzten iritzi eta jarrera politikoak, bai eta Euskadiko zein Espainiako egoera orokorraren balorazioak ere aztertzen dira.Gazteen argazkiak 22

Txostena Gazteen Euskal Behatokiak burutu du eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak emandako datuez baliatu da. Datu horiek Prospekzio Soziologikoen Kabineteak bildu zituen 2018an inkesten bidez, beraien Euskal Soziometroak osatzeko.

Txostena bi atal nagusitan egituratzen da, gaiaren arabera: lehenengoan gazteen jarrera politikoak aztertzen dira eta bigarrenean egoeraren balorazioak. Atal bakoitzean agertzen diren galderen emaitzak hiru modutan aurkezten dira; hasieran, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek eta 30 urtetik gorako biztanleriak emandako erantzunak konparatzen dira, gero gazteen erantzunen bilakaera aurkezten da eta, azkenik, gazteen erantzun horiek sexuaren, adinaren eta bizi diren lurralde historikoen arabera bereiztuta eskaintzen dira.

Horrekin, gazteen iritzien eta jarreren ikuspegi osoa eman nahi dugu: oraingo iritziak, iritzi horien bilakaera, 30 urte eta gehiagoko biztanleriak dituenekiko konparazioa, bai eta gazte taldeen arteko aldeak ere.

Txostenaren ondorioen artean, azpimarra daiteke gazteek interes gutxi dutela politikan eta politikak batez ere mesfidantza eragiten diela. Gazte gutxik hitz egiten dute politikaz etxean, lanean, ikasketa-zentroan edota lagunekin daudenean.

Gazteen jarrera politikoa nahiko moderatua da. Gazteak erdiko posizioetan kokatzen dira bai esker-eskuin eskalan bai nazionalismoaren eskalan, eta ez dute jarrera argia Euskal Herriko independentziari dagokionean.

Alderdi politikoetatik hurbil sentitzen direnak oso gutxi dira, bai eta alderdi politikoetan konfiantza dutenak ere; gazte gehienen ustez alderdi politiko bakar batek ere ez ditu konponbide berriak eskaintzen. Alderdi politikoek ez dute 5a gainditzen 0 eta 10 arteko eskalan neurtzen direnean, baina EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi dezima batzuk bakarrik falta zaizkie 5a gainditzeko.

Gazte gehienek konfiantza dute Euskadiko erakundeetan (udalak, foru aldundiak, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra) baina ez Espainiakoetan (Espainiako Gobernua, Diputatuen Kongresua edota Espainiako monarkia). Oro har, Euskadiko egoera Espainiakoa baino hobeto baloratzen da, bai egoera ekonomikoari buruz galdetzen denean, bai egoera politikoari buruz dagokionean. Gainera, Euskadiri buruzko balorazioek hobera egin dute azken urteotan. Demokraziaren funtzionamendua eta giza eskubideen errespetua ere hobeto baloratzen dira Euskadiri buruz galdetzen denean, Espainiari buruz galdetzen denean baino.

Gazteen ustez, Euskadiko arazo larrienak lan-merkatuari lotutakoak dira. Honetan bat datoz 30 urtetik gorakoekin, baina pertsona nagusiekin konparatuz gero ikus daiteke gazteak gehiago arduratzen direla hezkuntzaz eta ikasketez baina gutxiago pentsioez.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana