Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak emantzipazioari buruzko azken ikerketa kaleratu du

Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017Gazteen Euskal Behatokiak bere azken argitalpena aurkeztu du: 'Gazteen emantzipazioa Euskadin 2017 (pdf, 2 mb) (leiho berri batean irekitzen da)'. Liburu hau Gazteak izena duen bildumaren 15garrena da. Bilduma honetan Euskadiko gazteen egoera aztertzen da hainbat ikuspuntutik.

Gazteen Euskal Behatokiaren ikerketa honek laugarrenez ekin dio Euskadin bizi diren gazteen emantzipazioari eta gazteek etxebizitza eskuratzeko egin behar duten bideari. 2011, 2013 eta 2015ean egindako ikerketek posible egiten dute oraingo egoera ezagutzea, baita bilakaera eta gazteen emantzipazioaren fenomenoak hartu dezakeen tendentzia ere.

Ikerketaren oinarria 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazteri egindako inkestak izan dira. Txosten honetan 16-34 urteko ia 2.000 gazteren erantzunak aztertu dira, hainbat gai aintzat hartuta: emantzipatzeko eragozpenak, etxebizitza eskuratzeko nahiago dituzten ereduak, alokatzea edo erostea nahiago izateko arrazoiak, familiaren etxea uzteko egin behar dituzten ahalegin ekonomikoak, bizikidetza ereduak, etxebizitza babestuak eskuratzeko aukerak, eta abar.

Ikerketa honek berresten du Euskadiko gazteak emantzipazio goiztiarrago baten irrikaz daudela, baina argi eta garbi azaltzen digu horretarako oztopo ugari dituztela gaur egun ere: soldata txikiak, aldi baterako lanak, etxebizitza garestiak, alokairuan zein jabetzan.

GEBren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana