Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Gazteen Euskal Behatokiak enpleguari buruzko ikerketa berria kaleratu du

Argitalpen-data: 

Gazteak eta enplegua Euskadin 2017Gazteen Euskal Behatokiak bere azken argitalpena aurkeztu du: ‘Gazteak eta enplegua Euskadin 2017’ (pdf, 1 Mb) (leiho berri batean irekitzen da). Liburu hau Gazteak izeneko bildumaren 14garrena da. Bilduma honetan Euskadiko gazteen egoera aztertzen saiatzen diren hainbat ikerketa aurki daitezke. Oraingo honek enplegua du ardatz.

‘Gazteak eta enplegua Euskadin 2017’ etxez etxe egindako inkesta batean oinarritzen den ikerketa da. Inkesta horretan 16 eta 34 urte bitarteko ia 2000 gazte elkarrizketatu dira. Ikerketan enpleguari buruzko hainbat arlo aztertu dira: gazteen lan-eskarmentua, nola hasten diren gazteak lan-munduan, zelako lan-baldintzak dituzten beraien lanetan, hau da, kontratu mota, lanaldi mota, soldata eta abar, zenbatek lan egiten duten norberaren kontura edo besteren kontura, zein sektoretan egiten duten lan, publikoan edo pribatuan… Baina ez da langileen egoera bakarrik analizatu, ikasten edo langabezian dauden gazteek dituzten egoerak eta lan-aurreikuspenak ere aztertu dira.

Hau ez da azterketa hau egiten den lehen aldia; Gazteen Euskal Behatokiak gazteen lan egoera zehatz-mehatz aztertzen duen laugarrena baizik. Horrek, oraingo egoera ezagutzeaz gain, azken urteetako bilakaera aztertzeko aukera ere ematen du.

Datuek aditzera ematen dute, gaur egun, ikastea dela gazteen zeregin nagusia eta lanean ari direnen artean aldi baterako lanak eta lanaldi partzialeko lanak ugariak direla. Hala ere, azpimarratzekoa da langabezian dauden gazteen kopurua nabarmen jaitsi dela, lanaldi partzialak ere aurreko urteekin konparatuta murriztu direla, soldatek pixka bat gora egin dutela, epe laburrean lana aurkitzeko itxaropena handitu dela, lan bila dabiltzanen artean, eta lehen baino gutxiago direla lana izateko nahitaez atzerrira joan beharko dutela uste duten gazteak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana