Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

'Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan' ikastaroa

Argitalpen-data: 

Ikastaroa euskaraz izango da Bilbon, GEBren egoitzan 2019ko irailaren 12an, 19an eta 26an. Izena emateko epea 2019ko ekainaren 17tik 26ra izango da.

Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Erotika 3.0: zibersexua, sexting-a eta intimitatea pornografia bihurtzea nerabezaroan’ ikastaroa. Sexu-hezkuntzan eta prestakuntzan esperientzia luzea duten sexologiaren arloko profesionalek prestatu eta emango dute ikastaroa, EMAIZE Sexologia Zentroko sexologoek (leiho berri batean irekitzen da)

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da: Internetek eta harremanak izateko eta komunikatzeko zenbait baliabide digitalek zer nolako eragina duten nerabeek adierazteko, komunikatzeko eta harremanak izateko eran. Guzti hau arriskuak gutxitzeko asmoz.

FORMULARIOA ekainaren 17tik 26ra.

Helburuak:

  • Nerabeen identitatea sortzerakoan baliabide digitalek duten garrantziaren berri izatea.
  • Mundu birtualean, komunikabide digitalen bidez izaten diren topaketa erotikoen ezaugarri bereziak aztertzea.
  • Sare sozialetan eta beste komunikazio-plataforma batzuetan, gortea egiteko eta seduzitzeko betetzen diren erritoak aztertzea.
  • Nerabeek sareetan izaten duten gehiegizko erakustaldi erotikoan eta emozionalean eragiten duten faktoreak aztertzea.
  • Azken hamarkadetan pornografiak izandako eboluzioa aztertzea, bai eta Internet bidez izan duen hedadura masiboa ere.
  • Pornografiak nerabeengan duen inpaktua ezagutzea eta hauek pornografiaz egiten duten erabilerari heltzeko gakoak ematea.
  • Harreman, Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak ondo erabiltzen irakasteko jarraibideak ematea, arriskuak gutxitze aldera

Metodologia:

Teorikoa eta praktikoa. Zenbait eduki teoriko helarazteaz gain, mota askotako edukiei eta materialei buruzko azterketa, eztabaida eta gogoeta egiteko esparruak sortuko dira, banaka zein taldeka.

Parte-hartzaileen interesei eta beharrei etengabe egokitzeko, saio guztiak taldeko dinamika autoebaluatzaile baten bidez amaituko dira.

Komeni da parte-hartzaileek telefono mugikorra, tableta edo ordenagailu eramangarria izatea, datu mugikorrekin

 FORMULARIOA ekainaren 17tik 26ra.

Foileto informatiboa (pdf, 198 kb) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaroa EUSKARAZ izango da.

 Noiz eta non:

Lekua: Bilbao. GEBren egoitza. Huertas de la Villa, 11 behea

Noiz: 2019ko irailaren 12an, 19an eta 26an

Hizkuntza: euskara

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2019ko ekainaren 17tik 26ra eta, lekurik geratzen bada, irailaren 2tik 6ra.

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko ekainaren 17an indarrean jarriko dugun FORMULARIO hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2019ko ekainaren 17tik 26ra eta, lekurik geratzen bada, irailaren 2tik 6ra.
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 24 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana