Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Izena emateko epea zabalik: 'Ikasi nahi duzu laguntzen duzun bitartean? Lagundu nahi duzu zure konpetentziak eta trebetasunak garatzen dituzun bitartean? EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA' ikastaroan

Argitalpen-data: 

Ikasi nahi duzu laguntzen duzun bitartean? Lagundu nahi duzu zure konpetentziak eta trebetasunak garatzen dituzun bitartean? EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Ikasi nahi duzu laguntzen duzun bitartean? Lagundu nahi duzu zure konpetentziak eta trebetasunak garatzen dituzun bitartean? EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA' ikastaroa. Kurtsoa Jorge Sáezek, (Donostiako Eurodesk eta Europe Direct zentroko teknikaria), eta Oihane Amoedok (KAEBNAI elkarteko nazioarteko mugikortasun hezitzailea eta Europear Boluntariotza Zerbitzuko boluntario ohia) emango dute. 

Ikastaroaren amaieran parte hartzaileek ezagutuko dute ekimen berri hau zer den, nortzuk parte hartu dezaketen eta nola parte hartu.  

Helburuak:

  • EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOA ezagutaraztea; Europako herrialde desberdinetan boluntario proiektu komunitarioetan parte hartuz gazteriarentzako mugikortasunerako lehentasunak eta ekintzak garatzeko.
  • EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOrako lehen hurbiltzea bultzatzea. Ekintza markoa eta gazteentzako eskaintzen dituen aukerak.
  • Entitateen akreditazioa eta proiektuen sorkuntza sustatzea EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOAren gazteen mugikortasunerako marko berriaren barruan.
  • Esperientziak, metodoak eta gogoetak elkartrukatzea “Erasmus+: EUROPEAR BOLUNTARIOTZA ZERBITZUA" programako parte-hartzaileekin, ekintza berriak garatzearen alde.
  • EUROPAKO ELKARTASUN KIDEGOAren programaren gazteariarentzako aplikazo berriak eta izen-emateko formularioaren informazio berria emateko gaitasuna eskaintzea.

 FORMULARIOA (leiho berri batean irekitzen da)  martxoaren 12tik 22ra

Foileto informatiboa (pdf, 136 kb) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaroa GAZTELANIAZ izango da.

 Noiz eta non:

Lekua: Donostia. CRAJ Gaztegune. Anoeta, 28

Noiz: 2019ko apirilaren 2an, 3an eta 4an

Hizkuntza: gaztelania

Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara

Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 12tik 22ra

 Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko martxoaren 12an indarrean jarriko dugun FORMULARIO (leiho berri batean irekitzen da) hau bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 12tik 22ra 
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 20 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana