Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

'Gazteekin indarkeria matxista prebenitzeko estrategiak' tailerrak

Argitalpen-data: 

Gazteekin indarkeria matxista prebenitzeko estrategiak tailerra

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du 'Gazteekin indarkeria matxista prebenitzeko estrategiak' tailerra. Alixe Rodriguezek eta Idoia Legarretak  berdintasunerako, hezkidetzarako eta indarkeria matxistaren prebentziorako adituek emango dute tailer hau.   

Noiz eta non:

  • Donostia

Izena emateko formularioa otsailaren 11tik 21era

Non: CRAJ (Anoeta, 28).

Noiz: 2019ko martxoaren 4an eta 7an

Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara

Hizkuntza: euskara

Izena emateko epea: 2019ko otsailaren 11tik 21era

  • Bilbao

Izena emateko formularioa otsailaren 11tik 21era

Non: Gazteen Euskal Behatokia (Uriortu kalea 11, behea)

Noiz: 2019ko martxoaren 13an eta 14an

Ordutegia: 09:30etatik 13:30etara

Hizkuntza: gaztelera 

Izena emateko epea: 2019ko otsailaren 11tik 21era

Informazio gehiago (pdf, 118 kb) (leiho berri batean irekitzen da)

 Helburuak:

  • Indarkeria matxistaren testuinguru teorikoa aztertzea

  • Gazteen eguneroko indarkeria matxistaren adierazpenen identifikazioa

  • Estrategien identifikazioa gazteen artean norbanakoen eta kolektiboaren botere-ahalmen prozesuak sortzeko edota indarkeria matxistari aurre egiteko 

 Metodologia: eduki teorikoen azalpena eztabaida partehartzaileen eta hartu-emanen bidez eskainiko dugu, gazteekin esku-hartzeko proposatzen ditugun estrategien kontzeptu markoa modu kolektiboan aztertu eta birpentsatu ahal izateko.

 Tailerrean parte-hartzea DOAKOA izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu tailerrean izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Tailerrean parte hartzeko otsailaren 11an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOAK bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: 2019ko otsailaren 11tik 21era
  • Ikasle kopurua: 15 pertsona gutxienez, eta 25 gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

 Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Gazteen Euskal Behatokiaren logoa

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebooken logoa   Twitterren logoa

 
 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana