Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Izena ematea 2019ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan

Nola eman izena

Argazkiaren egilea:
Patricia Baños Carril

Izena ematea: 2019ko otsailaren 6ra arte

Nola: Eskabidea on line egin behar da.

Internet bidez egin dezakezu oso erraz, formulario elektronikoa betez:

Formularioa irekita egongo da otsailaren 6ko 24:00ak arte. Honako datuak adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.

Eskabidea Internetez bidali baino lehen, honako atal hauek arretaz irakurri:

Logotipo KZguneaEskabidea bete eta Internetez bidalitakoan, eskatzaileak izena emateko eskabidearen egiaztagiria pdf formatoan ireki eta inprimatu behar du (behar izanez gero, Acrobat Reader programa deskarga dezakezu).

Internet ez dutenek, Internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea Zentroetan.

Arazoren bat baduzu izena emateko, mezua bidali gazteria-lankidetza@euskadi.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara. 

Izena eman baduzu, egutegia eta gazteak hautatzeko prozesua interesatzen zaizkizu.

Bete beharreko baldintzak eta egiaztapenak

Argazkiaren egilea:
Patricia Baños Carril

Aurrehautatzen baldin bazaituzte, programan parte hartzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituzula egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak honako agiri hauek eskatuko dizkizu:

  • Argazki bi.
  • Gainera, izena emateko zure eskabidean adierazi dituzun prestakuntza eta esperientzia ere egiaztatu beharko dituzu, dagozkien tituluak eta ziurtagiriak aurkeztuta.
  • Guzti horrekin batera, izena emateko betetzen ari zaren eskabide honen egiaztagiria ere aurkeztu beharko duzu, sinatuta. Orain izena ematen amaitzen duzunean, inprimatu ahalko duzu.
  • Diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatearen eta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ez izatearen adierazpena (II. eranskina).
  • Eskabidea aurkezteak dakar NANa eta errolda-agiria kontsultatzeko edo egiaztatzeko baimena. Baimen hori eman ezean, NANa eta errolda-agiria aurkeztu beharko dira.

 

 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana