Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Mugi Europan
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

Oporretako edo urte-sasoiko lanak Europan

Gazteaukera argazki bilduma
Egilea: Xabier Miquelez de Mendiluce

Udako oporretan atzerrian lan egitea beste hizkuntza bat hobetzeko, beste herrialde batzuk ezagutzeko, edo beste gazte batzuekin harremanak sortzeko, egitasmo aberasgarria da, baina ondo planifikatu behar dena.

  • Argi duzu? Horrela bada joan zuzenean herrialde bati edo lan mota jakin bati dagozkion orrialdeetara.
  • Ez baduzu oso argi, aztertu baliabide orokorrak. Lan-motak zeintzuk diren eta zer aukera eskaintzen duten jabetuko zara.
  • Planifikazioa egin behar beste denbora hartuta. Horrek aukera gehiago emango dizu zure helmuga ondo hautatzeko.
  • Aldi baterako edo urte-sasoiko lanean jarduteak ez du esan nahi zure lan-eskubideak galtzen dituzunik.

Ibili adi iruzurrezko lan-eskaintzekin!

1.- Baliabideak oro har

Lanpostu ohikoenak honako hauek dira: kanpamentuko monitorea, kanpoko eta kiroleko jardueretarako monitorea, turismo-animatzailea, nekazaritzako eta abeletxeko lanak, itsas bidaia eta itsasontzietako lanak, urte-sasoiko enpleguak eski-estazioetan, eta abar.

Gazteaukera argazki bilduma
Egilea:Maialen Alday Munilla
  • Anywork Anywhere [EN]
    Kontratazioko nazioarteko gunea, ikasleentzat, ibiltarientzat eta mundu osoan bidaiatzen duten pertsonentzat. Noizbehinkako, urte-sasoiko eta aldi baterako enplegu-aukeren iragarkiak biltzen ditu, baita Erresuma Batuko eta munduko gainerako eskualdeetako enpleguari buruzko informazioa ere. Baliabide interesgarriak dira.
  • Enplegua opor zentroetan [EN]
    Online direktorioa, opor-zentro batean udako edo neguko urte-sasoiko lan baten bila dabiltzan pertsonentzat. Urte-sasoiko lanpostuak biltzen ditu direktorioak, sektore guztietakoak, hala nola haur-zaintzaileak, garbitzaileak, zerbitzariak, gidariak, eta jatetxeetako eta bezeroaren arretarako zerbitzuko enpleguak.
  • Udako enpleguak [EN]
    Uda honetarako lan bila segitzen al duzu? Webgune honek hainbat enplegu-aukera eskaintzen dizkizu, Europan eta mundu osoan. Enpleguak kanpamentuetan, parkeetan, turismo-zentroetan, hoteletan eta urte-sasoiko beste jarduera batzuetan. Informazio baliagarria hasteko moduaren, baliabideen eta aholkuen inguruan.
  • Gapwork [EN]
    Ikaslea bazara edota bidaiatzeko urte sabatikoa hartu baduzu, webgune honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu Europako eta atzerriko noizbehinkako lanaren inguruan: oporretan lan egiteko bisatuak, urte sabatikoak, bidaia-aseguruak, hegaldiak, hirietako mapak, osasuna eta abar.
  • Simpyhired
    Urte-sasoiko eta aldi baterako lana bilatzeko Espainia eta Europan.
  • Kings recruit
    Haurtzaintzaren edo kirolen arloetako ikaslea zara? Edo irakasle lizentziaduna, atzerrian esperientzia sinestezina izan nahi duena eta, aldi berean, dirua irabazi? Kings Recruitek kirol-begirale eta haurtzain lanpostuak eskaintzen dizkizu itsas bidaietan edo Europako, Ameriketako eta Afrikako kanpamentuetan.
  • STA Travel [EN]
    Irabaz ezazu soldata Estatu Batuetako kanpamentu bateko animatzaile gisa jolasten eta lan egiten, edo bestela Korean irakasten edo Irlandan garagardo-pintak ateratzen. Mundu osoan barrena zeregin harrigarrienetan ere ogibidea nola atera dezakezun esaten dizute hemen.
  • Season Workers [EN]
    Erresuma Batuko atari honek udako hainbat ikastaro eta lan-eskaintza eskaintzen ditu, hala nola kanpoko jardueretarako eta eski-estazioetarako monitorea eta beste hainbat aukera, urte sabatikoa hartu nahi duten, edo, besterik gabe, bizitzako esperientziarik zirraragarriena bizi nahi duten guztientzat.
  • TRANSITIONS ABROAD EN]
    Orri bikain honetan, mota guztietako informazioak aurki ditzakegu atzerriko lanen inguruan, eta besteak beste nabarmentzekoak dira, batetik, enpresen direktorioak, eta, bestetik, atzerrian, munduko edozein tokitan lan egin duten pertsonen esperientzien berri ematen duten artikuluak.
  • SUMMER JOBS
    Lan-eskaintzak turismoko guneetan, estadioetan, jaialdietan, itsas bidaietan, eta abar.
  • IYHF [EN]
    Hostelling International webguneak, 80 herrialde baino gehiagoko gazte-aterpetxeen 90 elkarte baino gehiago biltzen ditu. Webgunearen bitartez, 4 000 aterpe-txeren orrietan sartzeko aukera dago, eta bertan hainbat lan-eskaintza agertzen dira normalean.
  • JOBMONKEY [EN]
    Urte-sasoiko lanean espezializatutako atari honek aparteko aukerak eskaintzen dizkizu mundu osoan barrena modu dibertigarrian bidaiatzeko, eta, aldi berean, gogoko duzun zerbait egitearen truke diru pixka bat irabazteko.
  • FISH4JOBS-STUDENTS
    Erresuma Batuko ataria, ikasleentzako enplegu-eskaintza ugari biltzen dituena.
  •  LIVE WORK & PLAY [EN]
    Atzerrian lan egiteko, urte-sasoian lan egiteko bereziki, gida espezializatuak argitaratzen dituen enpresa. Web-orrian eskuragarri dauden aleak kontsultatzeko aukera dago, baita balio handiko beste web-orrietarako loturen bilduma kontsultatzeko aukera ere. Bidaiari ekintzaileenek gidetan kolabora dezakete, beren esperientzien berri emanez. 
  • PAY AWAY  [EN]
    Atzerrian lan egiteko hainbat artikulu eta baliabide aurki ditzakezu gune honetan. Arreta berezia eskaintzen die oso ohikoak ez diren sektoreetako aldi baterako enpleguei: kanpamentuetarako eta bestelako kirol-jardueretarako monitoreak, abeletxeetako lanak, uzta-bilketa eta abar.
  • VOOVS.COM [EN]
    Sasoiko lanak, kirolaren, turismoaren edo aisialdiaren arlokoak, hondartzetan, biretan eta abarretan.
  • SCOTT DUNN  [EN]
    Enplegu-agentzia honek askotariko enpleguak eskaintzen ditu Alpeetako goi-sasoian eta Europako kostalde osoan, udan: chef lanpostuetatik haur-zaintzaile lanpostuetara, gidarietatik ekitaldien koordinatzaileetara.

Hasierara joan

2.- Itsas bidaietan, itsasontzietan eta ontzi enpresetan lan egiteko

Ontzien arloan langileak bilatzen ari dira etengabe, itsasontzietan, itsas bidaietan, petrolio- eta gas-plataformetan, kontserba-enpresetan eta arrain-ustiapenetan eta abarretan lan egiteko. Okupazio duina (eta ongi ordaindutakoa) lortzeko aukera ona da; gainera, eguneroko lana abentura zirraragarri bihurtzen da. Lanpostu ugari bete behar izaten dira, bai kopuru aldetik, bai motaren aldetik.

Itsas bidaietako konpainia askok enplegu-eskaintzak jartzen dituzte euren webguneetan, adibidez: Pullmantur , Iberocruceros edo CostaCruceros [EN]). Beste batzuek, MSC Crucerosek, adibidez, ez dute enplegu-atalik webgunean, baina lan-eskaintzak argitaratu ohi dituzte Infojobsen. Era berean, itsasontzietan lan egiteko langileak hautatzen espezializatuta dauden enplegu-agentziak ere badaude, adibidez, mobicacrew.

Gazteaukera argazki bilduma
Egileak: Ander Bolibar eta Ane Elordi
  • ALASKA JOBS [EN]
    Alaskan, arrain-industrian lan egiteko, kontserba-fabrika batean, arrain-haztegi batean, arrantza-ontzi batean eta abar.
  • INTERNATIONAL CRUISE SHIPS
    Nazioarteko itsas bidaietan lan egiteko. Lan-motak, soldatak eta lana lortzeko benetako aukerak deskribatzen ditu.
  • ROYAL CARIBBEAN
    Itsas bidaien arloko konpainiarik handienetakoa da munduan. Enplegu-eskaintzak bulegoetarako eta luxuzko gurutzontzietan.
  • WIND ROSE NETWORK
    Itsas industriari buruzko informazioa ematen du, alor horretan lanpostu bat bilatzea errazagoa izan dadin. Enpresa honek ontzi-konpainia eta itsas operadore ugaritako lanpostuak kudeatzen ditu eta itsas bidaietan, merkataritzako ontzietan eta itsas zabaleko plataformetan lanpostuak eskaintzen ditu.

Hasierara joan

3.- Abenturen eta arrisku kirolen arloan lan egiteko

Zure bizimoduan arriskua eta abentura atsegin baldin badituzu, zure kirol-jarduera gogokoena egitearekin bateragarria den lan bat aurkitzen saia zaitezke; hartara, zure gustuko jarduera egiteaz gain, diru-sarreraren bat ere izango duzu. Sektore hori oso zabala da eta askotariko lanpostuak izaten dira: kirol-monitoreak, sorosleak, zerbitzariak, harreragileak eta abar.

Gazteaukera argazki bilduma
Egilea: Iara Durán Goicoechea
  • INTREPID TRAVEL [EN]
    Enpresa honek naturan egiten diren jarduerak antolatzen ditu. Lanposturen bat hutsik baldin badute, lan-eskaintzak kontsulta daitezke.
  • FISH4 ADVENTURE
    Erresuma Batuko ataria, lan-eskaintza ugari dituena honako arlo hauetan: abentura-kirolak, astialdiko begiraleak eta animazio turistikoa.
  • CLUB SWIM [EN]
    Enpresa aitzindari honek teknologia berriak aplikatzen ditu igeriketaren arloan. Urpekariak, entrenatzaileak, irakasleak, sorosleak eta igeriketa-arloko profesionalak hartzen ditu lanerako.
  • COOL WORKS [EN]
    Webgune hau urte-sasoiko lanetan espezializatuta dago, munduko lekurik onenetan. Udako lanak Yellowstone edo Yosemite parkeetan edo AEBetako beste parke nazional batzuetan; udako enpleguak kanpamenduko begirale moduan; eski-estazioak, arrantxoak, parke tematikoak, tour operadoreak eta beste hamaika aukera internautaren eskura.
  • DIVERSPARADISE
    Egin lan sasoi osoan edo denboraldi laburretan urpekaritza-monitore gisa Greziako uharteetan.
  • ENDEAVOUR TRAINING [EN]
    Instruktore kalifikatuak behar dituzte hainbat jardueratarako: raftinga,mendizaletasuna, eskalada, espeleologia, txirrindularitza, amildegi-jaitsiera eta abar. “Job Vacancies” atalean informazioa aurki daiteke.
  • ALPJOB
    Alpeetako lan-eskaintzen bilatzailea, neguko sasoirako. Ski-begirale lanpostuak eta bestelako eskaintzak goi-sasoian lanpostuak betetzeko.
  • ACORN ADVENTURE
    Taldeentzako eta ikastetxeetarako abentura-bidaietan espezialista da agentzia hau. 250 pertsona hartu ohi ditu urtero, Europa osoko abentura-kanpamentuetan lan egin dezaten.
  • ADVENTURE WORK
    Abenturaren esparruko lanpostuetarako langileak hautatzen dituen enpresa. Eskaladako, piraguismoko edo windsurfeko irakasleak bilatu ohi ditu, bai eta kanpinetarako gerenteak, astialdiko begiraleak, sorosleak eta abar.
  • Sorosle-enpleguak:

Hasierara joan

4.- Animazio turistikoarekin loturiko postuetan lan egiteko

Sektore honetako enplegu-eskaintza askotarikoa da: kirol-jardueretarako monitoreak, haurren eta gazteen jardueretarako begiraleak, hoteletako animazioa,performancea, emanaldiak...
Sektore honetako enpresetan jende dinamikoa nahi izaten dute, jendetasun handikoa, egokitzeko zailtasunik ez duena, jendearekin kontaktuan egotea gustuko duena eta hainbat hizkuntza dakiena.

Gazteaukera argazki bilduma
Egileak: Ander Bolibar eta Ane Elordi
  • ANIMAJOBS
    Enpresa espainiar hau animazio turistikoaren sektorean espezializatua dago. Lan-poltsa propioa du eta honako postu hauetarako eskaintzak izaten ditu: animatzaileak (junior eta senior), animatzaile-buruak, kirol-monitoreak, haurren eta nerabeen begiraleak, gauekoak, balio anitzekoak... Baldintza bat bete behar da, nahitaez: gutxienez 2 hizkuntza jakitea. Gainera, posta elektronikoko zeure kontua ere sor dezakezu doan.
  • RESORTJOBS.COM [EN]
    Webgune honetan bidaiekin eta aisialdiarekin loturiko enplegua eskaintzen dute: konplexu turistikoetan, eski-estazioetan, kanpamenduetan, parke nazionaletan, itsas bidaietan, jatetxeetan, hoteletan eta bestelako enpresetan.
  • WINTOUR NL [EN] [DE] [FR] [IT]
    Europa osoko kanpin, bainuetxe eta hoteletan lan egingo duten pertsonak hautatzen ditu konpainia honek: harreragileak, zerbitzariak, sorosleak, animatzaileak, koreografoak, dantzariak, fitness-irakasleak, minidubeko laguntzaileak, DJak, argi-edo soinu-teknikariak, dekoratuetako teknikariak...
  • Activ Taking Fun Seriously  
    Gaur egun, animazio turistikoaren arduradunak dira Espainiako 150 turismo-establezimendu baino gehiagotan.

Hasierara joan

 

5.- Kanpamenduetan lan egiteko

Oporraldian haur eta gazteentzat jarduerak antolatzen dituzten enpresek langileak behar izaten dituzte hainbat lanpostu betetzeko: aisialdiko begiraleak, kirol-monitoreak, eskulanetarako, mantentze-lanetarako, bulego-lanetarako, ibilgailuak gidatzeko, zaintzarako, sukalderako eta abarrerako.
Nolanahi ere oso garrantzitsua da hautagaiak gustura aritzea haur eta gazteekin eta hainbat hizkuntza menderatzen badituzte, are eta hobeto.

Gazteaukera argazki bilduma
Egilea: Nora Fernández Valenciaga
  • PGL
    Udalekuetan espezializatutako enpresa, Erresuma Batuan, Frantzian eta Espainian 23 jarduera-zentro dituena. Bete gabeko 2.500 postu baino gehiago lan txikiak egiteko: Padel-irakasleak, garbiketa-lanak, hizkuntzak irakastea, catering eta abar.
  • CLUBCAMPAMENTOS.INFO
    100 kanpamentu antolatu, kudeatu eta merkaturatzen ditu Espainian eta beste herrialde batzuetan. Astialdiko begirale-titulua, kirol-entrenatzaile titulua edo antzekoa baduzu, hizkuntzak badakizkizu edo kanpamentuetako arloetakoren batean esperientzia baduzu eta lan bila bazabiltza, zure CVa bidali diezaiekezu.
  • CAMP CHANNEL [EN]
    Kanpamenduen direktorioa da eta lan-eskaintzen atala ere badu.
  • HOLIDAY BREAK [EN]
    Europako hainbat herrialdetan kanpamenduetan lan egiteko eskaintzak.
  • WELLSPRING CAMPS
    Aurki ezazu lana Wellsprings kanpamentuetan. Munduko liderrak dira adin guztietako pertsonek pisua galtzeko kanpamentuetan. Nahiko enplegu-eskaintza zabala dute.
  • LES ELFES INTERNACIONAL
    Kanpamentuen enpresa suitzarra, lan-eskaintza ugari dituena. Nazioarteko kanpamentuak antolatzen ditu urte osoan, hiru adin-talderi zuzendua, eta hiru programa dituena.

Hasierara joan

6.- Nekazaritzan eta baserrietan lan egiteko

Honelako enpleguei esker landa-ingurunearekin kontaktuan egoteko eta aire zabalean jarduteko aukera izaten da. Lan gogorrak izaten dira, askotan, baina norberarentzat oso aberasgarriak. Normalean fruta eta barazkiak biltzen lan egiten da, edo baserrietan animaliak zaintzen edo bestelako nekazaritza-lanetan. Lan fisikoa aire zabalean; aukera interesgarria eta lanbide-esperientzia paregabea.

Gazteaukera argazki bilduma
Egileak: Ander Bolibar eta Ane Elordi
  • CASUAL FRUIT PICKING JOBS [EN]
    Chandler and Dunn enpresa Erresuma Batuan dago eta fruta-bilketan eta nekazaritza-lanetan jarduten du. Bi baserri ditu eta frutak eta barazkiak biltzeaz gain, abereak zaindu, ardiei ilea moztu eta abelburuen okela manipulatzen dute.
  • PICKING JOBS [EN]
    Nekazaritza-sektoreko lanpostu ugari, urte-sasoikoak, baserri batean aritzeko edo uzta-bilketan jarduteko. Interesatzen bazaizu, zure gustuko lanpostuaren fitxan sartu eta enpresarekin zuzenean harremanetan jarri behar duzu; zure bizitzari buruzko hainbat xehetasun eman beharko dituzu eta zein datatan lan egin dezakezun zehaztu.
  • SEASONAL WORK IN DENMARK  [EN]AND NETHERLAND [EN]
    Urte-sasoiko lanpostuak eskaintzen dira webgune honetan, nekazaritzaren sektorean, Danimarkan eta Herbehereetan. EURES enplegu-sareak koordinatzen ditu webgune hauek.
  • Experience internationale [FR]
    Nekazaritzaren arloko askotariko lanpostuak eskura ditzakezu atari honetan, nagusiki fruta-bilketan eta bestelako landa-lanetan. Sasoi bat Frantzian pasatu nahi duten atzerritarrei zuzenduta dago.
  • Apecita [FR]
    Nekazaritzan eta elikaduran espezializatutako frantses agentzia.
  • Anefa [FR]
    Nekazaritzaren arloko enpleguaren eta prestakuntzaren frantses elkarte nazionalaren webgunea.
  • Sasoiko lanaren behatoki nazionala [FR]
    Sasoiko Lanaren Frantziako Behatoki Nazionalak kanpainen egutegiei, kontaktuei eta Frantzian nekazaritzan enplegua eskatzen duten enpresariei eta sektoreei buruzko informazio osoa eskaintzen du.

Hasierara joan

Interesgarri gerta dakizuke

Azken aldaketako data: 2017/09/29
 

Lagundu zabaltzen:

     

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana