Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

  • Facebook logotipoa
  • Twitter logotipoa
  • RSS logotipoa

Gazteen Euskal Behatokia

Argitalpen-data: 2014/02/13

'Aurrera begira 2013. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak'

Gazteen Euskal Behatokiak azterlan berria aurkeztu du

Gazteen Euskal Behatokiak eta Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azterlana da 'Aurrera begira. Gazteen aurreikuspenei buruzko adierazleak' (pdf, 4,4 Mb), Euskadiko gazteek etorkizuna epe labur eta ertainean nola ikusten duten jakitea da bere helburu nagusia.

EAEko biztanleen lagin adierazgarri batek inkesta telefonikoan emandako erantzunetan oinarrituta dago ikerketa. Inkestan, protagonismo berezia eman zaio 30 urtera arteko gazteen presentziari. 

Inkesta horren emaitzetan oinarrituta, hamar adierazle prestatu dira, gazteek egungo egoeraren eta, batez ere, etorkizunaren aurrean duten jarreraren sintesia eskainiko dutenak.

1. Egungo Egoeraren Balorazio Indizea

2. Norberaren Poztasun Indizea

3. Bizitzaren Alderdien Balantzea

4. Lana Galtzea edo Baldintzak Okertzea Aurreikustea

5. Lana Aurkitzea Aurreikustea

6. Prestakuntzari Lotutako Lana Izatea Aurreikustea

7. Derrigorrez Emigratu Beharra Aurreikustea

8. Emantzipazioa Zapuztuko dela Aurreikustea

9. Gazteen Gaitasunekiko Konfiantza Indizea

10. Etorkizunarekiko Konfiantza Indizea

Inkestaren erantzun guztiak 'Aurrera begira – Mirando al futuro' (pdf, 1,8 Mb).izeneko txosten luzeagoan kontsulta daitezke.

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

  

 

Lagundu zabaltzen:

     
Euskadi, auzolana